Hamar gaztek Nafarroako Nazioarteko Planaren NAEX Talentua programaren beka jaso dute NUPeko Nazioarteko Negozioen Master Ofizialean

Nafarroako Nazioarteko Planaren bidez, Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak bultzatutako NAEX Talentua beka-programan parte hartu zuten hamar gaztek atzo hasi zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Nazioarteko Negozioei buruzko Masterraren ikastaroa.