Nafarroako gazte boluntarioak Aljeria, Kolonbia, El Salvador eta Mexikoko hamar lankidetza proiektutara bidaiatzeko prestatzen ari dira

Ikasteko gogoa, egokitzeko gaitasuna eta munduko zati desberdinetako komunitateek jendearen alde egiten duten lana ezagutzeko ilusioa dira esperientzia honen osagai nagusiak. Hasi da ‘Joan, Parte Hartu eta Konta Iezaguzu’ren edizio berria; Nafarroako Gazteriaren Institutuak (INJ) urtero Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuarekin lankidetzan Gizarte Babesaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez antolatzen duen nazioarteko boluntariotza programa. Horren bidez, Nafarroako hamar gazte Aljeriako, Kolonbiako, El Salvadorreko eta Mexikoko nazioarteko lankidetza proiektuetara joango dira.