Orioko San Pedro jaiak iritsi dira.. Egun hauetan ekimen ugari izango dira kostako herri honetan
Ekainak 28, San Pedro bezpera
- 18:30 – Orio AEren harrobiaren aurkezpena plazan
- 19:30 – Alebinen traineru estropada Arraun Elkartearen eskutik
- 19:00 – Pello eta Nikolasa kalejiran txistulariekin, Kultur Etxetik aterata
- 20:00 – Txupinazoa herriko plazan. Jose Luis Gozategiri omenaldia. Parte-hartzaileak: Danbolin banda, Harribil dantza taldea eta Salatxo abesbatza
- 23:00 – Bide Batez erromeria plazan
Ekainak 29, San Pedro eguna
- 10:30 – Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan. 13:00etatik aurrera ez da hamaiketako gehiago banatuko
- 11:30 – Umeentzako tailer, puzgarri eta jolasak pilotalekuan
- 12:00 – Meza, Salatxo abesbatzaren, Parrokiako abesbatzaren, Egunsentia otxotearen eta Musika Eskolako kantu taldearen parte-hartzearekin
- 12:30 – Herri kirol saioa plazan, Harri eskolaren eskutik
- 17:00 – Trikitixa txapelketa plazan
- 17:00 – Haurren pilota finalak pilotalekuan
- 18:15 – Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran
- 19:00 – Soka dantza plazan
- 19:30 – Zesuma taldearen kontzertua plazan
- 23:00 – Zesuma taldearen kontzertua plazan
Ekainak 30, San Pedro bigarrena
- 9:00 – Umeen arteko futbol txapelketa egun osoan Mendibeltzen, Zaraguetak antolatuta
- 10:30 – Heriotzik gabeko arrantza Muskuiluharri elkartearen eskutik
- 11:30 – Apar festa umeentzat Ibai Ondoko plazan
- 12:00 – Mexikoko mariatxiak plazan
- 14:00 – 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria Galerna jatetxean
- 17:00 – Kantatu, jolastu eta primeran pasa Erakekin. Kontzertu eta dantza haurrentzako, aurpegi-margoak, globoflexia, jolasak eta sorpresak Ibai Ondoko plazan
- 17:00 – Helduen arteko futbol tenis txapelketa Mendibeltzen, Zaraguetak antolatuta
- 18:30 – Pello eta Nikolasa kalejiran txistulariekin
- 19:00 – Helduen pala txapelketako finala frontoian Orioko Pilota Elkartearen eskutik
- 19:00 – Elektrotxufla elektrotxaranga herriko kaleetan, Bikamiotatik hasita
- 20:30 – Lehian erromeria plazan
- 21:00 – Helduentzako bakarkako dardo txapelketa herrikoia Estropalari kalean
- 23:30 – Huntza taldearen kontzertua plazan
- 1:00 – Lehian erromeria plazan
Uztailak 1, Euskal Jai eguna
- 10:00 – Haurren pilota finalak frontoian Orioko Pilota Elkartearen eskutik
- 10:30 – Ttuntturroak kalejiran
- 11:30 – Herriko trikitilariak kalez kale
- 11:30 – Taloak Esperientzi eskolaren eskutik plazan
- 12:00 – Inude eta artzainen konpartsa
- 12:30 – Kantu-jira herriko hainbat talderen artean: Salatxo abesbatza, Danbolin musika eskola, Egunsentia Otxotea…
- 14:00 – Herri bazkaria plazan. Ondoren, herritarren arteko kirol probak plazan
- 17:00 – Helduentzat bikotekako dardo txapelketa herrikoia Estropalari kalean
- 19:00 – Inude eta artzainen emanaldia plazan
- 19:30 – Fan&go taldearen kontzertua plazan
- 23:00 – Fan&go taldearen kontzertua plazan