Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidentea Senatuan agerraldia egitea aztertzen ari da, Konstituzioko 155. artikulua gaitzesteko.
Marta Pascal PDeCATeko koordinatzaile nagusiak Kataluniako Parlamentutik azaldu duenez, Puigdemontek Senatuan agerraldia egitea «aukera bat» da, eta Kataluniako presidenteak «joatea egokia ikusiko balu», alderdia «eroso» sentituko litzatekeela eta babesa emango liokeela esan du.
Pascalen hitzetan, «guztiz bateragarria» da Senatuan azalpenak ematea «U-1eko mandatua betetzearekin”, «elkarrizketari zabaldutako esku honek ez digulako urriaren 1ean herritarrek bozkatu zutenarekin dugun konpromisotik zentimetro bat bera ere mugitzea egiten».
«Oso erabaki pertsonala da, eta berak hartu behar du, Generalitateko presidente bezala. Publiko egitean baloratuko dugu. Joatera erabakiz gero, oso erabaki zentzuduna izango da, eta babesa emango diogu», nabarmendu du.