Eusko Jaurlaritzak Orioko Udalari jakinarazi berri dio Mutiozabal ontziola Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian inskribatu duela, monumentu kategoriako kultura-ondasun gisa.
Berria poz handiarekin hartu du Orioko Udalak eta izendapenak indar handiagoa eman dio proiektuarekin aurrera egiteko. Izan ere, 2018an Orioko Udalak Mutiozabal ontziolako lanen bigarren fasea egiteko asmoa du, ontziolako ateak ahalik eta azkarren ireki ahal izateko.
Udalaren ustez, orain da garaia ontziolan egingo diren jarduerak zehazteko herriko eragileekin elkarlanean, gero jarduera horiek bideratu ahal izateko.