Maiatzaren hasieran Ibai Ondoko parkeko edadetuentzako kirol zirkuitua berritu zuen Orioko Udalak.
Ibai Ondoko zirkuitua berritzeaz gain, Estropalari kalearen bukaeran, autopistaren ondoan, beste berri bat instalatu du orain. Bigarren zirkuituak ere zortzi aparatu ditu, Ibai Ondokoak bezala.
Horrez gain, Ibai Ondoko zirkuituan aprobetxatzeko moduan zeuden lau aparatuak Muntoko pasealekuko skate parkean instalatuko dira. Edadetuek, beraz, hiru gune izango dituzte aurrerantzean herrian, ariketak egiteko.