Guraso eskolaren garrantzia Magale Ikastetxean

Urtez urte ekintza aukera zabala eskaintzen da familiek eta ikastetxeak ildo pedagogiko bera jarraitzeko.

Haurrek beraien bizitzarako gaitasunak garatu behar dituzte eta batzuetan gurasoek ez dituzte nahiko baliabide bide horretan laguntzeko. Gurasoei beharrezko laguntza emateko sortu zen “zure Alboan” guraso eskolako 2016-2017 ikasturtean. Sortu zenetik gaur egun arte hainbat gai jorratu ditu: atxikimendua, kasketei nola aurre egin, ttilin ttalan proiektua, eta abar. Jarduera horietan guztietan izandako balorazioa oso positiboa izan denez, aurtengo ikasturtean ere jarduera ugari ari dira eskaintzen eta aurreikusita daude datozen hilabeteetarako.

Familiak eta ikastetxeko proposamen pedagogikoak bide bera jarraitzea beharrezkoa da haurraren garapen egokia bermatzeko. Horrela beharrezko baldintzak eta egoerak modu jarraian bizi ahal izango dituzte eta guraso eskolak horretan lagundu nahi du.

Gainera, formazio saioak eskaintzen diren bitartean, ea errazteko ikastetxeak umeentzako zaintza zerbitzua eskaintzen du

2018-2019 ikasturterako antolatutako jarduerak honako hauek dira:  

DATA NORENTZAT ZER
Urriak 11      15:30ean 3-6 urteko familientzat Udazken festa: guraso eta haurrak udazkenaz gozatu.
Urriak 25    17:00etan 0-3 urteko familientzat Haur eskolaren inaugurazio ekitaldia https://www.gipuzkoagaur.com/2018/10/24/magale-ikastetxeko-haurreskola-berritua-martxan-da/ .
Azaroak 14     17:00etan 0-3 urteko familientzat “Ttilin ttalan” proiektuaren aurkezpena eta haurrekin momentu polit bat pasatzea.
Azaroak 28          17:00etan 0-6 urteko familientzat Mireia Centeno psikologo eta psikopedagogoaren hitzaldia: “Jolasaren garrantzia haurraren garapenean”.
Urtarrilak 16          17:00etan 0-3 urteko familientzat Paper tailerra.
Otsailak 6          17:00etan
    1. Urteko familientzat
“Ttilin ttalan” proiektuaren aurkezpena eta haurrekin momentu polit bat pasatzea.
Otsailak 28           15:30ean 3-6 urteko familientzat Inaurteri tailerra.
Martxoak 27         17:00etan 0-6 urteko familientzat Mireia Centeno psikologoa eta psikopedagogoaren hitzaldia: “Eguneroko gatazka txiken kudeaketa familian”.
Maiatzak 8             17:00etan 0-3 urteko familientzat Jelatina tailerra.
Maiatzak 17         15:30ean 3-6 urteko familientzat Euskal jolas eta abestien tailerra.

 

Adimen emozionalaren garrantzia

Denboran atzerago joan behar da Magale Ikastetxeak hezkuntza emozionalarekin daukan harremanaren hastapena ezagutzeko. 2006 urte inguruan Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa lurralde emozional izendatu zuen eta kanpaina bar jarri zuen martxan hezkuntza arloan, besteak beste. Irakasleek, beraz, beharrezko formazioa jaso zuten eta geletan gaia lantzeari ekin zioten. Kasu honetan, DBHn, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan ekin zitzaion. Baina, zer da adimen emozionala? Gure sentimenduak ezagutu eta erabiltzeko edota besteen sentimenduak interpretatzeko aukera ematen duen trebetasuna da.

Horrekin batera, hastapen haietan gurasoei ere aukera eman zitzaien emozioen eta sentimenduen munduan murgildu eta seme-alaben heziketan izan ditzaketen eraginaz gehiago ikasteko. Hori dela eta, urte hauetan guztietan eskaini da gurasoei zuzendutako adimen emozionalaren ikastaroa. Aurten ere ari dira; bi talde daude. Batzuk astelehenetan elkartzen dira eta beste batzuk astearteetan eta ikasturte guztia irauten dute. Lantzen den lehenengoa nork bere burua ezagutzea da; baina, seme-alaben gaineko egoeren gainean hitz egiten da. Beti balorazio positiboa izan du; nork bere burua hobeto ezagutzeaz gain, gainerakoekin izaten diren harremanak ere hobetu egiten direla azpimarratzen delako.

La escuela de padres, uno de los pilares de Magale Ikastetxea

Se considera necesario que la línea pedagógica del colegio y la de la familia vayan en la misma dirección. Para ello, se ofrecen diversas actividades a lo largo de todo el curso escolar, divididas en las diferentes etapas que tiene el centro.

En Infantil y Primaria se ofrecen actividades mensuales para todos los padres que estén interesados; desde charlas con psicólogos hasta talleres con diferentes temáticas. Además, para que todos los padres puedan disfrutar de las formaciones ofrecidas y al ser fuera del horario lectivo, se ofrece el servicio de cuidado de niños.

En las etapas de la ESO, Bachilerrato y Formación Profesional (Salesianos Urnieta), se pone el foco en la educación emocional. Se trabajan las emociones propias y la interpretación de las ajenas. Se hace tanto en el aula, con los alumnos y fuera de ella, con los padres. Concretamente dirigidos a padres actualmente hay dos grupos, ambos por las tardes; los lunes y los martes.  Suele tener valoraciones positivas ya que los asistentes aseguran haber crecido a nivel personal y haber experimentado un cambio en las relaciones con otras personas. Se trabaja principalmente la inteligencia emocional enfocado a los hijos (sobre todo adolescentes).

https://youtu.be/lt7Gs4p3ZUg

Magale ikastetxea os desea felices Navidades y un emocionante 2019.
Magale ikastetxeak Gabon zoriontsuak opa dizkizue eta 2019 zoragarri bat.