Ekimenaren helburu nagusia da ekintzaile eta enpresarien lana eskertu eta ezagutzera ematea. Eta, jakina, beren lana balioan jartzea. Izan ere, Urola Kostan ekintzaile eta enpresari asko ari dira proiektu, negozio eta enpresak aurrera ateratzen. Azken finean, lan horrek gure eskualdeari ekartzen dion onura ekonomiko eta soziala ezagutzera ematen jarraitu nahi dugu.
Aldi berean, beren arteko harremana sustatu nahi dugu eta izan ditzaketen beharrei erantzuteko laguntza eta baliabideak eskaini.
Ekimen ugari 2019an
“EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema” programaren baitan hainbat proiektu garatu ziren 2018an.
Urola Kostako Enpresa Sustapeneko zerbitzutik, ekintzaile eta enpresarien negozio-ideiak landu eta sendotzeko hainbat ekimen jarriko dira martxan aurten, betiere adostutako bi helburu nagusi hauei erantzuteko:
- Ekintzaile eta enpresarien lana eskertu, baloratu, azaleratu eta zabaldu.
- Ekintzaile eta enpresariek izan ditzaketen beharretan oinarritutako ekimen eta prestakuntza ezberdinak antolatu.
Dagoeneko eman zaio hasiera aurtengo programari. Hain zuzen ere, urtarrileko azken astean, ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako sare sozialei buruzko 12 orduko ikastaroa egin baita.
Ildo beretik, otsailerako aurreikusita dago ekintzaile eta enpresari txikientzako prestakuntza saio bat. Gizarte Segurantzaren baitako autonomoen legedian 2019rako dauden berrikuntzei buruzko tailerra egingo da. Saio bakarreko ikastaro trinkoa izango da. Guztira, ordu eta erdiko prestakuntza emango da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. Otsailaren 22an, goizez: 09:30etik 11:00etara.
Martxoan salmenta eta komunikazioari buruzko hainbat tailer praktiko egingo dira (laster zabalduko dugu informazioa).
Argibideak
Programa honi buruz eta urte osoan egingo diren ekimenei buruz informazio gehiago jasotzeko, hona jo:
- www.ekiten.org
- Facebook: Ekiten – Urola Kosta
- Instagram: Ekiten_urolakosta