Egin erosketak Arrasateko Ibai-Arteko dendetan eta eskuratu urriaren 26an “Cocinar a ciegas”eko sukaldari itsuek prestatutako patatak “Errioxako erara” dastatzeko errazio bat doan.
Urriaren 26an, larunbata, Errebeldeak Blind Rock Festival-aren barnean, eguerdiko 12.00etatik 14.00etara, Udaletxeko Plazan, patatak “Errioxako erara” dastatzeko aukera izango da Logroñoko “Cocinar a ciegas”eko sukaldari itsuen eskutik. Ekimen honen barnean, patatak “Errioxako erara” dastatu ahal izateko, Ibai-Artek 2000 ticket oparituko ditu bere bezeroen artean. Hauekin, bezeroek larunbatean plazara gerturatu eta ticketa patata anoarengatik trukatu besterik ez dute egin beharko.
Arrasaten izango ditugu besteak beste sukaldari hauek indartuz, Xabier Gutierrez (I+G burua Arzak jatetxean/Donostia, 3 izar Michelin), Hung Fai (Musume ikakaya jatetxea/Bilbo, 2013an Top Chef programako parte hartzailea eta Noruegako itsas produktuen enbaxadorea), Begoña Rodrigo (La Salita jatetxea/ Valencia eta 2013ko Top Chef programako garailea), Jonatan Armengol (gastronomia kritikoa eta dastatzaile itsua), Rubén Osorio (2018an “urteko sukaldari” lehiaketan hirugarren), Lucía Grávalos (Grupo Pasión taldeko sukaldariburu exekutiboa eta Kabanova jatetxea/Logroño), Ventura Martínez (Grupo Chef Nino y Delicato-ko sukaldari-buru exekutiboa/Calahorra-Logroño eta TVR-ko Degusta La Riojako La Cocina de Venturako eramalea), Iñaki Murua (Íkaro jatetxea /Logroño, Michelin izar batekin), Gabi Perez (Flor y Nata gozo-dendatik eta TVR-ko Degusta La Riojako La Cocina de Venturako programako aurkezle laguntzailea), Gonzalo Baquedano ( Ajo Negro jatetxea /Logroño), Vega Garijo (sukaldari irakaslea), Pedro Javier Antolin (Santo Domingoko Ostalaritza Ikastetxeko Sukaldari irakaslea), Ana Rosa Lasheras (Tizona jatetxea/Logroño) eta Igor Ezpeleta (Arteaga Jatetxea /Arrasate).
Halaber, egunean zehar udalerriko musika talde desberdinen kontzertuak izango dira eta 20.00etatik aurrera Plazan: Ibon Casas & The Blind Rock Band, Herio (21:15) eta Def Con Dos (22:30).