Eusko Jaurlaritzaren Airearen Kalitatearen Kontrolerako Sareak jakinarazi du partikulen kontzentrazioa areagotzen ari dela Euskadi mailan Iberiar penintsula osora Saharako basamortutik sartutako hautsa dela eta.
Saharako intrusioak iragartzen dituzten hainbat modeloren arabera, maila horiek behera egingo dute martxoaren 6rako, hau da, hurrengo larunbaterako. Beraz, Donostian partikula maila altuak espero dira bai ostegunean, bai ostiralean.
Hori dela eta, hurreengo bi egunetan aire zabalean esfortzu fisiko handiko jarduerarik ez egitea gomendatzen da.
Gainera, ahal den heinean, auto partikularrak erabili beharrean garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da. Izan ere, autoek partikula mailak igotzen baitituzte.
Bestalde, talde sentiberei, bereziki kanpoan esfortzu fisiko handiak ekiditeko eskatzen zaie. Talde horretan daude: Haurrak, fisikoki aktiboak diren pertsona helduak, kasurako, aire zabalean eta denbora luzez jarduera fisikoa edo lana gogor egiten dutenak, pertsona asmatikoak edo beste arnas arazoren bat dutenak, eta adinekoak.