Cadinox-ek bulego teknikorako ingeniaria behar du

Eskatzen dutena:

  • Ingeniari teknikoa/goi mailakoa eta/edo fabrikazio mekanikoko diseinuko goi mailako gradua. 
  • Ekipo-ondasunetarako galdaragintzako produktuak diseinatzea eta garatzea. 
  • 3D diseinua (solid edge, solid wroks). 
  • Lantek erabiltzea.
  • Kalkuluari eta simulazioari buruzko ezagutzak baloratuko dira. 
  • Proiektuen kudeaketa.
  • Bulegotika eta kalkulu- eta diseinu-tresnak. 
  • Ingelesa, gutxienez B2 maila eta euskara. 
  • Pertsona proaktiboa bilatzen da, hobetzeko eta ikasteko gogoz dagoena, ondo egindako lanarekin konprometitua eta taldean lan egiteko gaitasuna duena. 

Eskaintzen dutena:

  • Etengabe hazten ari den Europako galdaragintza liderreko kide izatea.
  • Zientzia, espazio eta energia sektoreetan mundu mailako proiektu paregabeak garatzea.
  • Ordainsari  eta baldintza erakargarriak.
  • Lan-giro ona
  • Garapen profesionala.

Baldintzak betetzen badituzu sar zaitez orrialde honetara: Cadinox.com/lana