Bilboko Kalealdia hilaren 27an hasiko da

BILBOKO KALEALDIA Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia, Bilboko Udalak urtero sustatzen duena, ASTELEHENEAN, HILAK 27, hasiko da.

Emanaldi berri hau, 23. edizioa, uztailaren 2ra, larunbata, arte luzatuko da eta zirku, dantza, antzerki eta clown kalitate handiko 33 ikuskizun ekarriko ditu hirira.

2022an, Bilboko Udalak jaialdi hau indartuko du, programazio, espazio eta dekorazio gehiagorekin.

BILBOKO KALEALDIA nazioarteko presentzia handia izango du pandemiaren ondorioz bi urtez murriztu behar izan ondoren.

10 konpainia datoz Europako leku desberdinetatik Bizkaiko hiriburura, bilbotarrek aukera izan dezaten urian ikusi ohi ez diren ikuskizunak gozatzeko: Chris Iris (Alemania); Das Arnak (Frantzia); Keep Company (Frantzia); Le Piano Du Lac (Frantzia / Asturias); Les Malles Cie. (Suitza); Les Rustines De L’ange (Frantzia); Nicole & Martin (Suitza); Ô Quel Dommage Cie. (Belgika); Panorama Kino Theatre (Suitza); eta Tobia Circus (Italia); eta, horiez gain, Brassass konpainia, Argentinatik.

Bilboko Udalak, kultura estrategia moduan, ostera ireki dizkie programazioko ateak EUSKAL KONPAINIEI, eta, hala, Uriko agertoki desberdinak erabili ahal izango dituzte, beren lana ezagutzera emateko hurbildu nahi duten guztiei.

Hala, bada, ekainaren 27tik uztailaren 2ra, aukera egongo da hauen proposamen guztiez gozatzeko: Dantzaz; Ertza; Hika Teatroa & Oinkari Dantza Taldea; Hortzmuga Teatroa & Deabru Beltzak; La Trapecionista Cí; Mystèrieuses Coiffures; Panpotx Kultur Elkartea, Bilboko Udal Bandarena; Trakamatraka; eta Zirkozaurre.

BILBOKO KALEALDIAREN kartela osatuko dute konpainia hauek, Estatuko bazter batzuetatik eta besteetatik etorriek: Amer Kabbani (Cía. 104º); Delrevés Danza Vertical; Kolektiv Lapso Cirk; La Industrial Teatrera; La Macana; Los Galindos; Maduixa Cía; Manolo Alcántara; Nacho Vilar Producciones & Yllana; Nostraxladamus; Nueveuno Circo Cía.; Pistacatro; eta Truca Circus.

BILBOKO ITSASADARRA, AGERTOKI BAKARRA

Jaialdia 10 eremutan gozatu ahal izango da, eta nagusietako bat, ostera ere, Kasilda Iturrizar parkea izango da, non zazpi agertoki izango baitira: Pergolan, Arte Ederren Museoaren gunena etauramaelaren inguruan, bost kokalekurekin, horietako bat berria; Arriaga plaza; Plaza Biribila; Plaza Barria; Bizikidetasun Plaza; Gas Plaza; Arriaga Antzokiaren alboa eta Bizkaia Aretoa.

Nabarmentzekoa da, aurten, Jaialdiak eremu gehiago izango dituela San Frantziskoko hiri ortuan, eta Bilboko Itsasadarrean.

Bilboko Udalak erabaki du uriaren gune hain garrantzitsu hori ere BILBOKO KALEALDIAREN programazioan sartzea lehenengo aldiz. Hala, bada, Itsasadarra izango da Jaialdiko protagonistetako bat, leku horretarako beren-beregi diseinatutako proposamenekin.

Han, bi proposamen izango dira: alde batetik, Nostraxladamus aragoitarren MUNDU ESTREINALDI bat, «Volatineros» ikuskizunarekin; Erripa Kaiaren parean ikusi ahal izango da; eta, bestetik, «Le Piano du Lac«, Swing and Swim franko-asturiar konpainiarena, Erriberako zubiaren inguruan.

BILBOKO KALEALDIA jaialdiaren ikuskizun guztiak doakoak badira ere, aurten berriro dator Casilda Iturrizar parkeko ahateen urmaelaren ondoan egongo den karpa, ekainaren 27tik 29ra, 19:00etan hasita. Bertan, Nicole & Martin konpainia suitzarrak «Vasilisa» aurkeztuko du. Nicole & Martin bere publikoarekin elkartuko da eta karparen azpian laguntzera gonbidatuko du. Sarrerak 3 euroan salduko dira, eta bildutako guztia Ukraina-Euskadi elkarte soziokultural eta lankidetzako garapenerakoari emango zaio; BILBOKO KALEALDIAREN web-orrian daude salgai.

    • Jaialdiaren inguruko informazio osoa dakarren dosierra eta prentsarako beste baliabide batzuk jaisteko, hemen.

SARE SOZIALAK:

#BilbokoKalealdia2022

www.bilbaokultura.eus
bilbokokalealdia.eus