Basauriko Ramón eta Kareagan 34 zuzkidura bizitokien sustapenean izena emateko epea irekiko da 2022ko uztailaren 4tik 15era bitartean

2022ko ekainaren 30ean Basaurin, Ramón eta Kareagan, 34 zuzkidura bizitokien sustapena (alokairua/kanon) esleitzeko prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

34 zuzkidura bizitokiek ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

Logela kopurua Zuzkidura bizitoki kopurua Azalera minimoa Azalera maximoa
1 31 29,15 m2 33,15 m2
2 2 44,10 m2 49,10 m2
1 (*) 1 46,00 m2 46,00 m2

(*) Etxebizitza Egokituak

Kupoa: 36 urtetik beherakoak Kupoa: Etxebizitza egokitua
33 Etxebizitza (%100) 1 Etxebizitza (%100)

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Etxebideko eskabidea: Etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa Basauriko udalerrian edo Bilbao Metropolitarreko eremu funtzionaleko udalerriren batean (Abanto y Ciérvana – Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio eta Zierbena).
  • Errolda: :  Etxebizitza-eskaeraren titularretako batek Basauri udalerrian gutxienez, etenik gabeko, hiru urteko errolda-antzinatasuna izan beharko du agindu hau argitaratzen den datan. Mugikortasun urria duten pertsonek eta, halaber, genero-indarkeria pairatu duten emakumeek nahikoa izango dute EAEn erroldatuta daudela egiaztatutzea.
  • Adina: Agindu hau argitaratzen den egunean 36 urte baino gutxiago izatea. Izen-emate bateratuen kasuan, nahikoa izango da inskripzioaren titularretako bat 36 urtetik beherakoa izatea. Baldintza hau ez dute egiaztatu behar izango mugikortasun urruko kupoan parte hartuko duten eskabideek.
  • Diru-sarrerak:  urteko errenta aitorpenaren zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea. Baldintza egiaztatzeko, izen-ematearen titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da. Mugikortasun urria duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko. Etxebizitza-eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonek ere ez dute diru-sarrerarik egiaztatu behar izango.
  • Bizikidetza unitatea: Bizikidetza unitatea ez da izango 4 kidekoa baino handiagoa.

Esleipen prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Gauzak horrela, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2022ko uztailaren 4a eta 15a bitartean (biak barne) izena eman behar duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Aurrez aurre:
    • BIDEBI Basaurin.. Lehendakari Agirre, 61. Basauri, goizeko 10:00etatik 14:00etara, aurrez hitzordua hartua (946073021 telefonoaren bidez edo idatziz eskatuta [email protected] bidez).
    • Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), kale Nagusia 85, beheko solairua. 48011, Bilbao.
  • Postaz: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, kale Nagusia 85, 6. solairua. 48011, Bilbao
  • Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Egokitu zaizun etxebizitza bati uko eginez gero, aldiz, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.