Euskadik Etxeko Animaliak Babesteko Lege berria izango du, eta babes osoa emango du animalien osasunaren, jabetzaren eta merkaturatzearen esparruetan

Eusko Jaurlaritzak Etxeko Animaliak Babesteko Legea onetsi du; bertan jasotzen da etxeko animaliak osasunaren, merkaturatzearen eta jabetzaren esparruetan babesteari buruzko araudia. “Izaki sentikortzat” hartu ondoren, Legea nagusiki lagun egiteko animalietan zentratzen da, baina ekoizpenerako edo errentako animaliei ere aplikatu behar zaie.0} Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren datuen arabera —sail horrek sustatu du Legea—, Euskadin, gaur egun, 390.000 txakur, 27.000 katu, 900 hudo eta ekoizpenerako edo errentako bi milioi animalia inguru (ardiak, behiak, zaldiak, hegaztiak…) daude erregistratuta.

Legeak salto kualitatibo nabarmena ekarriko du aurreko araudiari dagokionez (1993. urtekoa); izan ere, animalien bizitzaren babes osoa planteatzen du, eta haiekiko jokabidea arautzeko helburua du, gure elkarbizitza-ingurunean dauden izaki bizidunak eta sentikorrak baitira. Eta, horretarako, begirunea eta errespetua sustatu nahi ditu. Horrela, beraz, maskotak opari, kapritxo eta jostailu gisa ere hartzeko pertzepzioa baztertzen da, baita horrek ekarri dituen jokabide sozial arbuiagarriak ere (tratu txarrak, abandonua…). Lege progresista eta orekatua da, eta babes sozial eta instituzional handia izan du oinarri; haren bidez, Euskadi gizarte aurreratuagoa eta zibilizatuagoa izango da animalien tratuari dagokionez.

Neurri berriak

Legeak jabetza arduratsua azpimarratzen du, eta neurri berriak ezartzen ditu arlo horretan:}

Betebeharrak

    • Beharrezko zaintzak ematea: mugitzeko askatasuna bermatzea eta euste-sistema iraunkorrak saihestea.
    • Eragiten dituzten kalteen kontrola eta erantzukizuna.
    • Bizi osorako behar dituzten albaitaritza-tratamenduak ematea.
    • Kontrolik gabeko ugalketa saihesteko dagozkion neurriak hartzea.
    • Txakur eta katu guztien banakako identifikazioa eta erregistroa.
    • Erantzukizun zibileko asegurua edukitzea txakur guztientzat.
    • Animalien identifikazioari eta jabetzari buruzko dokumentazioa egiaztatzea.

Halaber, Legean zehazten da parke edo nukleo zoologiko baimenduen esparrutik kanpo edukitzea debekatuta dagoen animalien zerrenda, eta arreta berezia jartzen da bertako arrazako etxeko animalietan; izan ere, Euskadiko Ondare Genetiko eta Etnologiko deklaratuko dira, eta babes»esparru juridiko espezifikoa izango dute.

Debekuak

    • Animaliak abandonatzea edo euren bizitza arriskuan egon daitekeen egoeretan uztea.
    • Abegi-zentroetan dauden animaliak hiltzea.Lagun egiteko animaliak salerostea haztegi baimenduetatik kanpo.Animaliak ematea publizitate»erakargarri, zozketa, rifa, truke, sari edo ordainsari gisa.
    • Animalia bizidunak jartzea saltokietako erakusleihoetan.
    • Animaliekin eginiko ikuskizunak, garapen-araudi propioak dituztenean izan ezik.
    • Bertako animalia basatiak ez diren bestelako animaliak ingurune naturalean sartzea edo askatzea.
    • Animaliak martxan dauden ibilgailuetara lotuta eramatea.
    • Animaliak artifizialki manipulatzea.
    • Animalien arteko borrokak edo indarkeriazko ekintzak sustatzea, bultzatzea, antolatzea eta horietan parte hartzea.
    • Lagun egiteko etxeko animalien gorpuak desagerraraztea.

Tratu txarrak —ekintzazkoak zein omisiozkoak— zorrotz zigortuko dira. Albaitariak bere jardunean zehar tratu txarren susmorik badu, animalien ongizate eta osasunaren arloko agintaritza eskudunaren aurrean salatuko du. Halaber, jasota dago animaliak hiltzeko edo eutanasia emateko albaitari batek esku hartu behar duela nahitaez.

Lokaletarako eta garraiobideetarako sarbidea

Legeak zehazten du araudia betetzen duten lagun egiteko animaliak ostalaritza»establezimendu eta -lokaletara sar daitezkeela (osasun-araudiak zehaztutako eremuetara izan ezik), baina garraiobideetara ere. Establezimendu baten titularrak edo garraiobideren batek animaliak sartzea debekatu nahi badu, debeku hori adierazteko bereizgarri bat jarri beharko du lokalaren edo garraiobide publikoaren kanpoaldean. Hala ere, debekua ezingo da aplikatu zenbait «lagun egiteko animalia laguntzaileren» kasuan.

Hain zuzen ere, Legearen beste berritasun bat da “lagun egiteko animalia laguntzaile” terminoa sartu eta definitzen dela (txakur zaintzaile eta babesleak, artzain-txakurrak, laguntza-txakurrak, ehizarako txakurrak eta hudoak, trufak bilatzeko txakurrak, erreskate-txakurrak eta segurtasun-gorputz eta -kidegoek erabiltzen dituzten txakurrak, baita ehiza-hegaztiak ere). Horien kasuan, Legeak zenbait salbuespen aurreikusten ditu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorraren (AIEO) barruan erregistratu beharko dira gainerako lagun egiteko animalien ataletik bereizitako beste atal batean, erabiliko diren jarduerarako ziurtagiria jaso ondoren.