- Kolektore-sistema bat egitngo da, gaur egungo isurketak Moreda Arabako hondakin-uren araztegi berri batera bideratzeko
URAk lizitatu berri ditu Moreda Arabarako o saneamendu-sistema eta hondakin-uren araztegia. Proiektu horrek kolektore-sistema bat egitea aurreikusten du, egungo isurketak Moreda Arabako hondakin-uren araztegi berri batera bideratzeko.
Proiektatutako kolektore-sistemaren helburua da egungo isurketak hondakin-uren araztegi berrira eramatea. Horretarako, kolektoreen bi ardatz osatzea proposatzen da: bata, nukleoa ekialdetik inguratzen duena, eta bestea, mendebaldetik. Hala ere, ez da beharrezkoa izango bi ardatz horiek guztiz berriak izatea; aitzitik, lehendik dagoen sarea ubide-tarte berriekin osatuko da, eta HUArako aurreikusitako lursaileraino luzatuko da.
Proiektatutako saneamendu-sarearen helburua da euri-urak eta hondakin-urak bereizteko sare bat osatzea. Horrela, euri-uren sareak bakarrik isuriko du Barriobusto eta Horcajo erreketara, eta hondakin-uren sarea proiektatutako araztegi berrira eramango da.
Proiektatutako HUAk hondakin-uren bigarren mailako tratamendua ahalbidetuko du eta ingurune hartzailera isurtzea uren egoera onarekin bateragarria den moduan. Araztegi berrirako sarbidea A-3226 errepidetik egongo da.
Obrak gauzatzeko aurreikusitako iraupena — behin esleituta, zuinketa-akta sinatzen den egunetik zenbatzen hasita — 10 hilabetekoa da, eta lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 2,3 milioi eurokoa da, BEZa barne.