Lehendakariak, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak lagunduta, Lehiaren Euskal Agintaritza (LEA) hartu du gaur eguerdian, erakundearen 10. urteurrena dela eta. L
Bileran, balioetsi egin da Lehiaren Euskal Agintaritzak Euskadin lehia askearen printzipioak errespetatzeko betetzen duen zeregina. Lehendakariak zorionak eman nahi izan dizkio erakundeari 10 urtez betetzen ari den lanagatik, bai lehiaren defentsari dagokionez, bai haren sustapenari dagokionez.