Ekainaren 17an Kirol 2022 topaketak antolatu ziren Irungo Ficoban. Kirolarekin eta jarduera fisikoaren sustapenarekin erlazionatutako hainbat gai jorratu ziren bertan.
Topaketa BiOnBe plataformaren aurkezpen ofiziala egiteko baliatu zuen Igor Emeryk, tresna honen sortzaileetakoa denak. Plataforma honek kirola eta jarduera fisikoa sustatzea du helburu osasunaren eta ongizatearen ikuspuntutik, eta horretarako, erabiltzaile komunitate handi bat bildu nahi du edukiak eta esperientziak partekatzeko. Laburbilduz, mugaz gaindiko jarduera fisikoaren eta kirolaren baliabideen mapa aberatsa izan nahi du.
Hemen plataformara sarbidea.