Rubén Monasteriok irabazi du Ramón Rubial Lorategi Botanikoaren 20. urteurrena ospatzeko egin den argazki lehiaketa

Rubén Monasteriok Alba Delgadok zuzendutako Barakaldoko Garapen Iraunkorra eta Ingurune Naturala Arloak Ramón Rubial Lorategi Botanikoaren 20. urteurrena dela-eta antolatutako argazki-lehiaketaren lehen saria jaso du.

«La nuit lorategia da obraren izenburua, eta bi elementu bisual oso indartsu uztartzen ditu, hala nola lorategiko urmaela inguratzen duen zuhaiztia, uretan islatzen dena, eta zeru more bat, argi artifiziala iluntzearekin nahasten duena egun  zohargi batean»,  kontatu du Delgadok.

Erakusketako bisitariek erabaki dute argazki irabazlea, eta parte hartu duten lanak azaldu dituzte. Ekainaren 20tik 24ra bitartean irekita egon da Ramón Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gelan (Natur Gela).  Erakusketak iraun duen bitartean izan dute bisitariek gehien gustatzen zitzaien argazkia bozkatzeko aukera.

Bigarren lekuan geratu da Eduardo Alzolaren Bizitzari begira irekitzen hasitako lore bat duena protagonista, eta hirugarrenean, berriz, Guadalupe Pérez, Ahateak dzanga obrarekin.

Guztira, 52 argazkik hartu dute parte. 30 onenak erakutsi dira. Epaimahaiaren hautaketa irizpideak originaltasuna, konposizio-balioa eta komunikazio-balioa izan dira.

Alba Delgadok gogorarazi duenez, Ramón Rubial lorategi botanikoa 60.000 metro karratutik gorako altxor naturala da, eta Carlos Pera alkateak inauguratu zuen 2002an.   Argazki-lehiaketa parke hau sustatzeko beste modu bat izan da, nahiz eta urtean zehar Natur Gelak jarduera-programa zabala duen.

NATUR GELAKO UZTAILEKO PROGRAMAZIOA
Natur Gelako uztaileko programazioari dagokionez, Errekatxo harana zeharkatzen duen PR-BI 210 Uraren Ibilbidera bi bisita gidatu egingo dira. Elebidunak izango dira biak, eta hilaren 6ko eta 13ko asteazkenetan egingo dira, 16:00etan. Era berean, Asiako liztorraren hedapena geldiarazteko tranpak egiteari buruzko bi tailer egingo dira, Barakaldoko hiriguneraino iritsi den espezie inbaditzailea. Uztailaren 20an, 17:00etan,  euskaraz egingo da tailerra, eta 27an, berriz, gaztelaniaz, ordu berean. Ramón Rubial lorategi botanikorako bisitaldi gidatuak egiten jarraituko dute uztailean ere. Hilaren 6, 13, 20 eta 27ko asteazkenetan gaztelaniaz izango dira saioak, 11:30etan, eta euskaraz, berriz, 1, 8,15, 22 eta 29ko ostiraletan, ordu berean. Era berean, gutxienez sei laguneko taldeentzako nahierako bisitak egiten dira.

Jarduera hauei guztiei buruzko informazioa jaso eta izena emateko, deitu 010 zenbakira edo 944375805 eta 695748832 zenbakietara; bidali mezua [email protected] helbide elektronikora, edo joan udaletxeko edo Gurutzeta eta Clara Campoamor zentro zibikoetako Herritarrentzako Arreta Zerbitzura.