Datorren astelehenean hasiko da Barakaldo Musika Kalean, eta uztailaren 6an amaitu, eta Arteagabeitia, Errekatxo, Zuhatzu, Bagatza, Lutxana, Gurutzeta, San Bizente, Arrontegi, Urban, Anaien parkea, Retuerto eta Burtzeñan izango dira kontzertuak. Alberto Núñez, Sabes Muy Bien, Dignity Soul, Irune & Eriz, Ea Laukotea, Txus Lozano, Vientos del Norte, Sandra Cris, Sound Mama, Brothers in Elvis, República, Kike Pérezen Sweet Winds eta Kovertizo entzungo ditugu.
Barakaldoko auzoetako plazak agertoki bihurtuko dira berriz ere, aurtengo Barakaldo Musika Kalean kartelaren parte diren hamahiru talderentzat,bakarlari eta duoentzat. Programa astelehenean, hilak 27, hasiko da Arteagabeitian, eta uztailaren 6ra arte luzatuko da Burtzeñan, herritarrei musika doan entzuteko aukera eskainiz.
Barakaldo Musika Kalean programaren helburua musika auzoetara eramatea da, herritarrei kontzertu txikiez gozatzeko aukera emateko eta, aldi berean, auzoko bizitza dinamizatzeko. Ekimena, Telebilbaok eta Redio Nerbioik antolatua eta Barakaldoko Udalak babestua, iaz jarri zen martxan lehen aldiz, 12 kontzerturekin, eta oraingo honetan 13 programatu dira izen hauekin: Alberto Núñez, Sabes Muy Bien, Dignity Soul, Irune & Eriz, Ea Laukotea, Txus Lozano, Vientos del Norte, Sandra Cris, Sound Mama, Brothers in Elvis, República, Kike Pérezen Sweet Winds eta Kovertizo.
Lehenengo kontzertua astelehenean, hilak 27, izango da, Artegabeitiako Murtzia plazan, Irune & Erizekin, 19: 00etan. Asteartea, hilak 28, Ea Laukotearen txanda izango da, Errekatxoko elizan, 19:00etan. Asteazkenean, hilak 29, Kovertizo Zuatzuko María de Azkue pasealekuan izango da, 19: 00etan. Lasesarreko Botxo plazan egingo da Sound Mamaren kontzertua, 19: 00etan.
Bagatzan, Santa Teresa plazan, Errepublika izango da ostiraleko 20:00etan. Vientos del Nortek alaituko du eguerdia Lutxanako Lube kaleko parkean, larunbatean, uztailak 2, 13: 00etan. Gauean, larunbat berean, musika Gurutzetako plazara iritsiko da Sandra Crisekin, 20: 00etan.San Bizente izango da Musika Kalean kontzertuak hartuko dituen hurrengo auzoa, Brothers In Elvis-en emanaldiarekin, 13: 00etan, Elizateko Plazan. Txus Lozanok gauez joko du (20: 00etan) Arrontegiko San Luis plazan.Astelehenean, hilak 4, 13: 00etan, Urban Desierto plazan, Dignity Soulen musika entzun ahal izango da. Alberto Núñez izango da eszenara ateratzen hurrengoa, Anaien parkean, 19: 00etan. Retuertoko haur-parkea- Norberto Acebalen eta Galtsuaren artean- erritmoz beteko du Sabes muy bienek, uztailaren 5ean, asteartean, 19: 00etan. Musika Kaleani Kike Pérez + Sweet Windsek emango diote amaiera Burtzeñako plazan 19: 00etan.