Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta EEP-Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko egitasmoen berri eman dute

2007tik formalizatutako aurreko hitzarmenen jarraipenean, Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak hizkuntza politikaren alorreko mugaz gaindiko lankidetza-esparrua 2021ean berritu dute 2021-2025 epealdirako.

Esparru- hitzarmen hori, urtero eranskin bidez deklinatzen da, urteko lana eta Iparraldeko eragile pribatuei zuzentzen zaien diruztapen era zehaztuz, bi instituzioek elkarrekin elikatzen eta osatzen duten lankidetzarako fondoaren bidez. Aurten ere beraz, EEPk eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eragile pribatuek eramandako euskararen erabilpena eta transmisioa sustatzen dituzten proiektuak elkarrekin diruz laguntzea erabaki dute. Horretarako, 2022an, lankidetzarako fondoa berriz eratu eta egonkortu da, 1.930.000 € ekarriz orotara bi partaideen ekarpenez.

Sustatutako alor guztietan eta aurreko urteetan emandako ekintzen ildoari jarraikiz, Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak aurten ere lehentasunezko sostengu ekonomiko eta teknikoa adierazi nahi izan diete hizkuntza politikaren egituratzaile diren eragileei, bai eta euskarazko eskaintza iraunkorra egituratu dutenei ere, euskara transmititzeko, ikasteko, praktikatzeko eta hedatzeko molde eraginkorrean eta egonkorrean lan egiten baitute, baina proiektu berriak ahantzi gabe, hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren bidez lagundu direnak, euskararen erabilera eta promozio dinamika berriak sustatzeko funtsezko deialdia baita.

Lankidetzarako fondoa 

2022ko, Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak eragile pribatuentzat osatu lankidetzarako fondoa 1.930.000 €-koa da (2017tik hein berekoa), bi partaideen ekarpenez:

    • Euskararen Erakunde Publikoak: 1.530.000 €,
    • Kultura eta Hizkuntza Politika saila: 400.000 €.

Lankidetzarako fondo hori bi multzotan banatzen da:

    • 793.500 €-ko multzoa: Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren arteko sustapen-lerroekin bete betean datozela ikusita, Ipar Euskal Herriko 14 eragile jakin, 2021erako balio duen hitzarmenean oinarriturik diruztatzen dira.
    • 500 €-ko dirutza multzoa: Ipar Euskal Herriko beste hainbat eragile pribaturi zuzenduko zaio hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren bidez. Orohar, beste eragile pribatuen diruztatzeko.

Dirulaguntza eskaeren trataera 

Euskararen Erakunde Publikoko eta Kultura eta Hizkuntza Politika saileko zerbitzuek, eragile pribatuek (izan elkarte edo enpresa) helarazitako eskaera guztiak banan-bana aztertu dituzte, aurretik finkatu ziren eta eragileei azaldu zitzaizkien 4 irizpide nagusien arabera:

    1. Proiektuaren kalitatea (egingarritasun teknikoa eta finantzarioa, helburu eta modalitateen koherentzia Proiektu estrategikoaren printzipio eta lehentasunekin, proiektuaren eredugarritasuna)
    1. Proiektuaren eragina euskararen transmisioa edota erabileraren garapen iraunkorrean
    1. Aurreikusitako proiektuaren ebaluazioa, proposatutako helburu eta neurketa-adierazleen arabera (gauzatze-adierazleak, emaitza-adierazleak, eragin-adierazleak)
    1. Proiektu eramailearen ibilbidea, haren jardueraren ezagutza

Esleipen erabakiak  

Euskararen Erakunde Publikoaren Biltzar Nagusiak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, egindako azterketaren ondotik, jarraian zehaztutako erabakiak hartu dituzte:

Beren jarduera linguistikoaren sustatzeko xedez, hitzarmenez lotutako eragile jakinak diruz laguntzea (1.793.500 €)

 

» 496.000 € emango dira euskarazko irakaskuntzan lanean diharduten eragileak sustatzeko, horietan bereizi behar baitira honakoak:

    • Seaska federazioa (Ikastolen federazioak 38 ikastetxe biltzen ditu: lehen mailan 33 eskola, 2. mailan 4 kolegio eta lizeo polibalente bat, orotara 4000 ikasle eskolatzen ditu Seaskak ama-eskolatik lizeoraino):  000 € esleituak (= 2021) federazioa sostengatzeko euskararen erabilpena eta transmisio laguntza-ekintzetan (besteak beste eskolatik kanpo euskararen erabilpena sustatzeko helburua duten jarduerak, komunikazioa eta sentsibilizazioa, irakasleen hasierako eta etengabeko formakuntza, laguntza pedagogikoa, hezitzaileen eta irakasleen kontratazioa eta kudeaketa, kontabilitate eta giza-baliabideen kudeaketarako laguntza ikastolentzat…).
    • Irakaskuntza elebiduneko guraso elkarteak, sare publiko zein pribatuan euskarazko irakaskuntza sustatzeko:
    • Ikas-Bi (sare publikoko irakaskuntza elebiduneko guraso elkartea): 000 € (= 2021) eragileak burutzen dituen irakaskuntza elebidunaren sustapen lanak laguntzeko, 2015an finkatu esparru-hitzarmenarekin koherentzian, bertan Ikas Bi eta EEPren arteko partaidetza modalitateak zehaztua baitira, Ikas Bi elkarteak irakaskuntza publikoan irakaskuntza elebidunaren sustapen eta jarraipen lanak bideratzeko, EEPn bilduta dauden botere publikoek eramandako politika publikoaren osagarri gisa: irekitze eta murgiltze proiektuei laguntza, euskararen erabilera eta irakaskuntza elebidunaren alde gurasoak laguntzea, familiei informazioa eta sentsibilizazioa, eskola jarraipena etab.
    • Biga Bai (sare publikoko irakaskuntza elebiduneko guraso elkartea): 000 € (= 2021), Biga Bai elkarteak sare publikoko eskola eta ikastetxeetan burutzen dituen irakaskuntza elebidunaren sustapen eta jarraipen lanak laguntzeko, EEPn bildutako botere publikoek daramaten politikaren osagarri gisa: irakaskuntza elebidunaren sustapena (gurasoei informazioa eta komunikazioa…), irakaskuntza elebidunaren eskaintzaren garapena eta egituratze kualitatibo lanetan parte hartzea (irekitze eta murgiltze proiektuak, eskola jarraipena), irakaskuntza elebidunaren defentsan gurasoen ordezkatzea eta euskararen erabilpena sustatzen duten proiektuak garatzeko talde pedagogikoen akuilatzea.
    • Euskal Haziak (sare pribatu giristinoko irakaskuntza elebiduneko guraso eta irakasle elkartea): 000 € (= 2021), irakaskuntza pribatu katolikoan irakaskuntza elebidunaren sustapenerako eragileak eramaten duen proiektua laguntzeko, Irakaskuntza Katolikoaren Elizbarrutiko Zuzendaritzarekin (IKEZ/ DDEC) lotua: irakaskuntza elebidunaren eskaintzaren garapenaren eta egituratze kualitatibo lanetan EEP eta IKEZekin batean parte hartzea, irakaskuntza elebidunaren sustapenerako ekintzak (ate irekien antolaketa, komunikazioa), euskararen erabilera sustatzen duten ekintzak (antzerki astea ikastetxeen artean, literatura lehiaketa, ateraldiak eta gertakariak…).

» 520.000 € helduen irakaskuntzarako: 

    • AEK (helduei zuzendutako euskararen irakaskuntzarako formakuntza zentroen federazioa): 000 € (= 2021), AEK-k burututako helduei zuzendutako norbanakoaren formakuntza alorrean diren irakaskuntza jarduerak diruz hobeto laguntzeko: lurralde guztian hedatutako 16 gau eskolei laguntza eta aholkularitza tekniko eta pedagogikoa (formatzaileen kontratazioa eta kudeaketa, formatzaileen formakuntza, didaktika, ikasleen jarraipena…), ikastaldi trinkoen antolaketa, sentsibilizazio kanpainak.

» 529.500 € sei  hedabide sustatzeko:

    • Euskal Irratiak (euskaraz ari diren tokiko 5 irratien federazioa): 000 € (= 2021) bai tokiko edo bai programazio amankomunaren ekoizpena laguntzeko, irratien sarearen sendotze eta egituraketa sustengatzeko (sarearen antolaketari buruzko hausnarketa, batez ere EEPrekin sarearen egituraketarako aukerak aztertzeko engaiatu lanaren bidez, ildo editoriala eta programazioari buruzko lana, Donapaleuko irrati berriaren sendotzea…) eta Euskal Irratien sareak abiatutako irrati guztien arteko baliabide eta zerbitzuen mutualizazio elkarlana sustatzen jarraitzeko.
    • Aldudarrak bideo: 000 € (= 2021) publiko guzientzako programen (erreportaiak, magazinak, emankizunak eta bestelako grabaketak) ekoizteko eta zabaltzeko (Eskualdeko Helburu eta Baliabide Kontratuaren bidez sorturiko programen osagarri gisa), hedapen-sareen plantan emateko edo esperimentazioak jarraitzeko, banaketa-sareetan Kanalduderen ikusgarritasuna hobetzeko helburuarekin (Internet-hornitzaileak, LTD…), eta azkenik, katearen komunikazio estrategia definitzeko eta egituratzeko.
    • Herria: 48.500 € (= 2021) harpidetza bitartez edo kioskoetan banatzen den euskarazko astekaria ekoizteko eta argitaratzeko. 
    • Euskal Komunikabideak: 28.000 € (= 2021) Iparraldeko Hitza, astekari berezitua ekoizteko eta argitaratzeko. Astekaria Berria egunkariaren harpidedunei banatzen zaie, kioskoan zuzenean edota harpidetza berezi baten bidez.
    • Iparla Baigura Komunikazioa (kazeta.eus): 28.000 € (= 2021) Kazeta.eus webgunerako euskarazko edukiak sortzeko. 
    • Errobi promotions: 35.000 € (= 2021) Radiokulturan zabaldutako euskarazko irrati saioak ekoizteko. Ekoizpenak internetez hedatzen dira, hertziar bidez hedatzen diren beste irratiekin burututako partaidetzen bitartez (bereziki Euskal Irratiak sareko 5 irratien bitartez) edo programa-bankuetan hedatuak.

» 244.000 € azken urte hauetan garapen handia izan duten aisialdi alorreko jardueren sustatzeko:

    • Bertsularien Lagunak (bertsolaritzaren irakaskuntza eta sustapenerako elkartea): 000 € (= 2021) lurralde guztian bertso eskolek eramaten duten bertsolaritzaren irakaskuntza sustengatzeko (eskolaz kanpoko jarduerak, bertso saioak eta txapelketa izan ezik), orotara 225 ikasle inguruk parte hartzen dute 31 taldetan banaturik.
    • Uda Leku (euskarazko aisialdi eta egonaldi zentroak):000 € (= 2021), eragileak antolatutako euskarazko aisialdi jarduerak sustengatzeko (4 bilguneetan edo egonaldietan), bai eta eragilea sendotzen laguntzeko ere (bilgune berriak irekitzeko urratsen jarraipena eta finantzaketa arrunten optimizatzeko lanak, besteak beste)
    • 000 € bizitza sozialaren alorrean:

 

    • UEU: 000 € Udako Euskal Unibertsitateen antolaketarako
    • Hizkuntza jarduera proiektu deialdia (136.500 €)

Hizkuntza jarduera proiektu deialdia (136.500 €)

Hizkuntza jarduera proiektu deialdiari dagokienez, ezarri den diru multzoa 136.500 €-koa da. Orotara, 28 eragileek 45 proiektu aurkeztu dituzte (2021ean 38 eragile eta 55 proiektu izan ziren).

Dirulaguntzak jasoko dituzten eragileak alorrez alor:  

 Lehen haurtzaroko harrera arloan: 

    • Euskarazko harrera egiten duten lehen haurtzaroko eragileei, euskarazko tailerrak antolatzeko kanpoko parte hartzaileei dei eginez:
    • Azkaingo Kilima haurtzain etxea: irakurketa animazioen antolaketarako
    • Angeluko Xoko Ttipi haurtzain etxea: «Nini irakurleak» irakurketa animazio proiektuarentzat

Helduen euskalduntzearen arloan:

    • Helduentzako euskarazko ikasgaiak eskaintzen dituzten eragileak:
    • Angeluko Ikasleak, helduen formakuntzan Angelun eskaintzen dituen jarduerentzat
    • Jakinola, euskara online ikasten laguntzeko moduluen ekoizteko (« Pixka bat, c’est beaucoup » et « Nasrudin eta Pernando, urruneko langunak »)

Irakaskuntza artistikoaren arloan:

    • Beren formakuntza jardueretan Euskarazko eskaintza egituratu duten eragileak:
    • Oreka zirko eskola: euskarazko zirko tailerra

Hedabideen arloan:

    • Beren frantsesezko programazioan euskarazko eskaintza integratu duten hedabideetako eragileak: Iparla Baigura Komunikazioa (Mediabask proiektuarentzat) eta TVPI
    • Gazteek gateentzat eduki mediatikoak ekoizteko eta sare sozialetan zabaltzeko sortutako hedabide berri bat: Gaztekom (« Bada »)

Bizitza sozialaren arloan:

    • Euskararen erabilpenaren garapena sustatzen duen jarduera bat egituratu duten eragileak:
    • Euskal Moneta: bere kideak (enpresa eta merkatariak) afixatze elebiduna plantan ezartzen laguntzeko jarduerarentzat

Euskararen erabileraren garapena sustatzen duten tresnak sortzea proposatzen duten eragileak:

    • Mintzalasai:
    • bere webgunearen eta honi loturiko sare sozialen garapen eta animazio proiektuarentzat (euskarazko jarduerak eta baliabide linguistikoak biltzen dituen webgune interaktiboa)
    • Euskal Herriko besta edo kultur ekitaldien antolatzaileentzat, publikoa euskararen erabiltzera bultzatuko duen mini-kit baten sortzeko
    • Egutegi iraunkor baten sortzeko, euskararen promozio eta sentsibilizazio tresna gisa
    • Sarde Sardexka: tokiko ekoizpenen ezagutarazteko maleta ludopedagogiko elebidun bat sortzeko

 komunikazio euskarriak elebidundu nahi dituzten eragileak:

    • Librepulme: euskara bere webgune berrian integratzeko

Argitalpen alorrean (laguntzak 3 lerro ezberdinetan esleitzea aurreikusten duena: liburuen argitalpena, promozio eta merkaturatze lanak, animazio pedagogikoak):

    • 20 argitalpen proiektu (argitaratze proiektuentzat, hizkuntzaren kalitateari dagokionez, Euskaltzaindiak horretarako osatu duen lan-batzordeak oniritzia emateko baldintzarekin):
    • Euskarazko 16 argitalpen proiektu: dirulaguntzak, hautagarriak diren gastuen % 40an mugatuz edo 4.000 €-tan (diru maila horrek liburuaren ekonomiaren printzipioak ukatu gabe)
    • 4 argitalpen proiektu elebidun: dirulaguntzak, hautagarriak diren gastuen % 20an mugatuz edo 4.000 €-tan
    • proiektu bat promozio eta merkaturatze lerroan: 1.000 €-ko laguntza finkoa
    • proiektu bat animazio pedagogiko lerroan: hautagarriak diren gastuen % 70ean mugatua