Basque Trade & Investment, SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak txosten bat argitaratu du Mexikoko automobilgintzaren sektoreko osagaien merkatuari buruz.
Deskargatu Laburpen Exekutiboa HEMEN:
Euskal enpresek txosten osoa (OEMei buruzko xehetasunak, ibilgailu berrien merkaturatzea eta HUB garrantzitsuenetako balio-kateen analisiak) eskuratu ahal izango dute, hala eskatuz gero. Txostena jasotzeko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: [email protected]
Txosten honek xeheki aztertzen ditu datu ugari, eta horregatik ezinbesteko tresna izango da merkatura hurbiltzeko eta merkatuan posizionatzeko estrategiak lantzeko. Txostenaren analisiak ikuspegi desberdinak barne hartzen ditu, zeintzuek balio handiko informazioa ematen baitute Txinako hub-ei eta ibilgailuen fabrikazio-lantegiei buruz.
Mexikoko ibilgailu arinen ekoizpena Bajío eta Hiriburua zonaldeetako hub-etan zentratzen da batez ere; aurreikuspenen arabera, 2025ean ia 3 milioi unitate fabrikatuko dira eta % 69ko kuota erdietsiko da.
Osagaien merkatuari gagozkiola, iparraldeko Coahuila, Chihuahua eta Nuevo León estatuak dira lider nagusiak, sarbide erraza eskaintzen dutelako Estatu Batuetako merkatura; hori dela eta, han fabrikatutako osagai gehienak esportatu egiten dira. Europako eta Asiako fabrikatzaile gehienak estatu zentraletan daude, hala nola Guanajuato, Querétaro eta Pueblan, eta tokiko merkatuan jarri dute euren fokua.
Txostenak aztergai ditu baita ere Mexikoko merkatuaren inguruabar batzuk, eta aipatzen du oro har giro ona dagoela inbertsioak egiteko, baina automobilgintzak badituela oraindik hainbat oztopo, nahiko erraz gainditu daitezkeenak baina kontuan hartu behar direnak ezarpen bat egin ala ez erabakitzeko orduan, hala nola lan-erreforma berria edo talentu eta teknologia espezifikorik eza zenbait eskualde eta estatutan.
Mexikon kokatzeko arrazoi garrantzitsuenetako bat lan arloko kostuak dira, eta horrekin batera, baita ere USMCA hitzarmena, zeinak aukera ematen baitu nahiko azkar sartzeko Ipar Amerikako merkatura. Gainera, ez dago nazioarteko Tier1-eko enpresak hornitzeko Tier2-ko enpresarik, eta horrek aukera ugari dakartza, batik bat, aluminioaren forjaketa eta galdaketa prozesuetan, oraindik sortu berria den erdi-eroaleen industrian, eta trokel, prentsa eta tresnen industrian, zeinak nolabaiteko hobekuntza-marjina bat baitauka.
220711-BasqueTrade-Informe-Automocion-Mexico-RESUMEN-EJECUTIVO