Eusko Jaurlaritza ALDANONDO Corporación Alimentaria enpresako ordezkariekin bildu da, gertutik ezagutzeko zer urrats egiten ari diren Agurainen duen ekoizpen-instalazioa berreraikitzeko, 2018tik lantegiaren sutearen ondorioz jarduera gelditu ondoren.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Oroz, adierazi duenez, «pozten gaitu jakiteak Aldanondo enpresak jarduerari ekiteko erabaki irmoa duela, eta Eusko Jaurlaritzatik prozesu hori laguntzeko prest gaude, euskal elikadura-kateko eragileentzat ditugun tresna ezberdinen bidez. Euskadiko elikagaien sektoreak enpresa egituratuak eta errentagarriak behar ditu, eta ziur gaude Aldanondo enpresa horietako bat izango dela«.