Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua BRTA sarien banaketaren buru izan da.
BRTA aliantzak lehenengo aldiz sarituko ditu zientziaren eta teknologiaren alorreko zenbait ikertzaile.
BRTA aliantzaren zentroetan ikertzen eta teknologia garatzen diharduten pertsonen lana sustatu, baloratu eta aitortzeko balioko dute sari hauek.
Errekonozimendu hauen helburua da BRTA (Basque Research & Technology Alliance) aliantzaren zentroetako pertsonek ikerketaren eta teknologiaren garapenaren arloan egiten duten ahalegina saritzea; aliantzaren zentroetan diharduten pertsonen lana sustatzeko, baloratzeko eta ezagutarazteko. Izan ere, jarduera horrek guztiak eragina du euskal ekonomiaren eta enpresen, eta, oro har, gizartearen hobekuntzan.
Informazio gehiago erantsitako oharrean.