Azterketa Batzordearen erabakiz, argitara eman dira 2022ko lehen azterketaldiari dagozkion euskaltegietako ikasleentzako deialdiko mintzamen-proben emaitzak, deialdi irekiko entzumen- eta mintzamen-proben emaitzak eta HOBE deialdiko mintzamen-proben emaitzak.
Azterketariek, emaitza jakiteko, HABEren webgunean hasi behar dute saioa euren erabiltzaile eta pasahitzarekin, «Azterketak: matrikulak eta emaitzak» atalean klik egin eta, ondoren, «Azterketaren emaitza jakin» atalean sartu.
Azterketa Batzordeak, bestalde, honako epe hau zehaztu du erreklamazioak eta emaitzak berrikusteko eskabideak aurkezteko: uztailaren 21tik 26ra, biak barne.
Eskabideak izapidetzea
39/2015 Legearen 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako edozein baliabide erabili daitekeen arren, honako hauek dira HABEren aurrean erreklamazioak edo emaitza berrikusteko eskaerak aurkezteko bide nagusiak:
Erreklamazioak zein emaitza berrikusteko eskaerak izapidetu daitezen, datu hauek aurkeztu beharko ditu azterketariak:
- Izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea
- Nortasun-agiriaren zenbakia
- Egiten duen erreklamazioa edo eskaera
- Hutsegitea egon dela frogatzen duten azalpen edo lekukotasunak (erreklamazioen kasuan) edo emaitzarekiko desadostasuna arrazoitzen duten argudioak (emaitzak berrikusteko eskaeren kasuan)
- Lurraldea, aztertokia, data eta egiaztatze-maila
- Azterketariaren izenpea
Ohar garrantzitsua: Emaitzak berrikusteko eskabideak arrazoituak izan behar dira. Desadostasun hutsa adieraztea ez da oinarri nahikoa izango kalifikazioa berrikusteko; beraz, ez dira onartuko oinarri teknikorik gabeko berrikuspen-eskaerak.