OSAKIDETZAK BERO-BOLADARI LOTUTAKO 184 LARRIALDI IZAN DITU AZKEN ASTEAN

 Osakidetzako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak jasaten ari garen bero-boladari lotutako 184 larrialdiri egin behar izan die aurre Euskadin joan den uztailaren 10etik atzo, uztailaren 18ra arte: 27 Araban, 104 Bizkaian eta 53 Gipuzkoan. Azken hiru egunotan izan dira asistentzia gehien: 33 pertsona artatu ziren larunbatean, 45 igandean eta 35 atzo, astelehena.

Artatutako 184 pertsonetatik, 83 Euskadiko ospitaleetara eraman behar izan zituzten (Araba (15), Bizkaia (48) eta Gipuzkoa (19)) eta beste batek Miranda de Ebroko Santiago ospitalean jaso zuen arreta. Beste 23 pertsona osasun-zentrotara edo etengabeko arretako gunetara eraman zituzten, eta gainerako 77 pertsonak ez ziren inora eraman behar izan. Hala ere, azken horien artean, pertsona bat hil zen.

Azken orduotan tenperaturek behera egin badute ere, Osasun Sailak gogorarazi du komeni dela aurreko astean argitara emandako gomendioei eustea, Euskadin gehiegizko tenperaturen ondorioei aurre egiteko prebentzio-jarduketen 2022ko plana (Osasun Sailak eta Osakidetzak landua) aplikatuz, batez ere biztanleria kalteberaren kasuan, hala nola haurren, adinekoen eta gaixotasun kronikoak dituztenen kasuan.

84 pertsona ospitalera eraman behar izan zituzten, 23 anbulatoriotan eta EAGtan artatu zituzten eta gainerakoak (77) ez ziren inora eraman behar izan