Urritik aurrera, prest egongo dira Talent House eraikineko (Baena Dukearen Pasealekua) lehen 7 apartamentuak, eta horiei, bigarren fase batean, 15 apartamentu berri gehitu ahal izango zaizkie, gaur egun eraikintzen ari den Talent House berrian (San Bartolome gaina) 2023. urtearen erdialderako irekiko bait da. Bi eraikinen artean, guztira %20a gazte donostiarrentzat izango da.
Ekonomia Garapen eta Enpleguko zinegotzia den Marisol Garmendiarentzat, “Donostia hiri bikaina da bizitzeko, eta gazteentzat ere hala izan dadin, beren proiektu profesionalak hirian garatu ahal izan ditzaten eta etxebizitza eskuragarri izan dezaten lortu behar dugu. Ildo horretan, esperientzia bat hasi nahi dugu, Donostiako talentu gazteari laguntzeko, ez bakarrik Donostiako Sustapenak eskaintzen dituen programa eta laguntzekin, baizik eta etxebizitza bat ahalik eta baldintza onenetan eskuratzeko aukera eskainiz, lehen proiektu ekintzaileak abiarazteko edo lan-merkatuan sartzeko.»
Edozein sektoretan ekintzailetza-proiektu berritzaile eta bideragarria duten gazte donostiarrek zein tokiko enpresek berrikuntza eta ikerketa-proiektuetan gazteak kontratatzen dituztenek eskatu ahal izango dituzte apartamentuak. Bi kasuetan, Donostiako Sustapenak tokiko talentua garatzeko eta ekintzailetzarako dituen programen esparruan.