MUBIL Movility Awards: Mugikortasun Sariak 2022

Kategoria hauetako batean oinarri teknologikoko proiektu bat baduzu eta hori garatzeko ekosistema egokia bilatzen ari bazara, MUBIL Mobility Award-ak zure proiektuak behar duen bultzada izan daitezke: Mugikortasun elektrikoa, Mugikortasun konektatua, Mugikortasun autonomoa, Mugikortasun partekatua, Erlazionatutako azpiegiturak.

Mubil ekosistemak lurralde batek eta bere industriak mugikortasunaren industriaren barruan nazioartean garrantzia hartzen saiatzeko egindako ahaleginaren emaitza biltzen du. Horrela, industria-tradizioa, know-how teknologikoa eta etorkizuneko ikuspegia batzen dira, mugikortasun adimentsu jasangarrira bideratutako proiektuak garatzeko ekosistema egokia eraikitzeko helburuarekin.

Mubil mugikortasunaren sektorean esku hartzen duten enpresa nagusiek, I+Gko azpiegiturak sortzeko proiektu zorrotzak eta teknologia eta prestakuntza-zentroen lankidetzak osatzen dute.

Ekimen hau honako hauei zuzenduta dago:

Mubil Mobility Awardsen, mugikortasun berrian kategoria hauetan eragina izan dezaketen oinarri teknologikoko proiektuei buruzko interesa dute:

  • Mugikortasun elektrikoa
  • Mugikortasun konektatua
  • Mugikortasun autónoma
  • Mugikortasun partekatua
  • Erlazionatutako azpiegiturak.

Beraz, baldintza horiek betetzen badituzu eta zure proiektua garatzeko ekosistema egokia bilatzen ari bazara, Mugikortasunaren Mubil Sariak  zure proiektuak eskatzen duen bultzada izan daitezke.

Sariak

Lehen saria: 25.000€ + 12 hilabeterako lekua +  MUBIL + BIC Gipuzkoa Ekosistema+ Publizitatea.

Bigarren saria: 10.000€ + 12 hilabeterako lekua +  MUBIL + BIC Gipuzkoa Ekosistema+ Publizitatea.

Egutegia

  • Uztailaren 26an:Proiektuen aurkezpenaren bukaera.
  • Irailaren 27an:Proiektu finalisten jakinarazpena.
  • Urriaren 20an: Adituen panelaren aurreko azken aurkezpena eta sari banaketa.

Epaimahaiko kideak

  • Aitor Arzuaga: Alba Emission Free Energy SA enpresako gerente nagusia
  • Aquilino Peña: KIBO Venturesen fundatzailea
  • Daniel Serra: Innovation Hub South zuzendaria EIT Urban Mobility-n
  • Jokin Lopetegi: Garapen korporatiboko eta negozio berrietako kudeatzailea CAF-en
  • Luis Alonso: Ikertzaile zientifikoa MIT City Science-n
  • Marisa Ariola: Bic Gipuzkoako zuzendari orokorra.
  • Xabier Sánchez: ENION Venture Partners-eko bazkidea
  • Yolanda Pérez Sáez: Sabadell Bankuko BStartup eta Business Hub zuzendaria

Amaierako ekitaldia

Tabakaleran egingo da, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. Ekitaldiaren anfitrioia Antonella Brogllia izango da, Ashoka Españako enbaxadorea eta duela 8 urtetik, TEDx Madrideko antolatzailea eta TEDxeko Europako enbaxadorea.