Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburua Mutrikun gaur goizean Ertzaintzako agente bati gertatutako sektakeria eta intolerantzia ekintzari buruz, herriko jai egitarauetan parte hartzea galarazi diotelako.
Erkoreka egoera horren biktima izan den ertzainarekin harremanetan jarri da, eta elkartasun eta babes mezu bat helarazi dio, baita honelako ekintza batek eragin diezaiokeen edozein agenteri ere: ekintza horiek iraganekoak dira, eta beharrezkoa da horrelako jarrerak gainditzea.