Zentro Teknologikoaren Prozesu eta Kudeaketa legalaren zuzendaria da Nora Gurrutxaga, Indeus Elkarrizketak solasaldiaren gonbidatua. Vicomtechek gizartearekin duen konpromisoaz hitz egin digu Norak: “Vicomtechek bere gizartearekin duen konpromisoa oso handia da eta nik uste dut hori ikusi daitekeela ingurune, kultura ta hizkuntzarekin, hizkuntza sustatzeko egiten digutun ahaleginetan, hala nola ikerketa proiektuetan. Bestalde, gizarte eta gazteriaren bokazio zientifiko-teknologikoa lantzen dugu, bai tesien bitartez, bai kongresuen bitartez, publikazio zientifikoen bitartez. Eta gero konpromiso handia daukagu gardentasun eta ingurumenarekin.”
Vicomtechek euskararen normalizazio eta sustapenean laguntzen zuen erreminta teknologikoa garatzeko baliabideak jartzeko erabakia hartu eta hortik jaio zen, besteak beste, ITZULI itzultzaile neuronala, egunero, batez beste, 200.000 itzulpen egiten dituena.
Egunerokotasunean, hizkuntza kulturaren faktoretako bat izanik “aukera ematea zure hizkuntzan lan egiteko, hori motibazionala da, hori positiboa da, hori danok dugu gustoko. Gainera nik uste dut elkartasun sentsazio bat ematen du” nabarmendu du Nora Gurrutxagak.
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.