Vitoria-Gasteizko udalerrian babes ofizialeko 35 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan ALQUILOCOMPRO GASTEIZ S.L.U. sustatzaileak.
2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.
Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2022ko uztailaren 22a eta 2022ko abuztuaren 24a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.
2022ko irailaren 1ean web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.
- Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
- Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
- Sustatzailea: Pribatua – ALQUILOCOMPRO GASTEIZ S.L.U.
- Etxebizitza kopurua: 35
- Horietako:
- 29 hiru logela eta bi bainugelakoak (90m2)
- 4 hiru logela eta bi bainugelakoak (77,22m2 eta 83,55m2 bitartekoak)
- 2 egokituak, bi logela eta bainugela batekoak (90m2)
- Kokapena:RC.PA-3f lursaila (10. sektorea) – Salburua
- Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
- Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak): 189.309,69€
- Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak): 207.800,10€
- Etxebizitza egokituak + eranskinak: 205.702,20€ eta 206.280,93€
- Horietako:
Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.
Informazio gehiago eskuratzeko:
ALQUILOCOMPRO GASTEIZ S.L.U.
Gamarrako atea 1, 1. solairua 112 bulegoa (Deba eraikina) – 01013 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 12 88 87
Posta elektronikoa: [email protected]