Eibarko Udalak eta ‘Wellk’-ek ‘Antxitxika’ proiektua jarri dute martxan BIC Gipuzkoaren laguntzarekin

Joan den apirilean, herriko Udalak jarduera fisikoa sustatzeko ‘Antxitxika Eibar’ proiektua jarri zuen martxan Wellk start-up-arekin eta BIC Gipuzkoaren laguntzarekin. Herritarrek kirola modu pertsonalizatuan egin dezaten erraztasunak eskaintzen dituen mugikorrerako app berritzaile bati esker, bereziki sozializazioa sustatzen da.

Aplikazioa sare sozialen bidez zabaldua izan dena, dagoeneko 500 erabiltzaile aktibo lortu ditu martxan jarri zenetik. Hala, 600 deskarga baino gehiago zenbatu dira Wellk aplikazioan, eta lehen erronkan 354 pertsonak parte hartu dute. Erronkek bat egiten dute, nolabait, bizitza birtualarekin. Era honetan, udalerrian garatu beharreko hainbat ekintza proposatzen dituzte; esatebaterako, mugikortasun aktiboa, jasangarritasuna eta bizimodu osasungarria sustatzea.

App-ak Eibarko hainbat kirol-jarduera gomendatzen dizkie pertsonei, eta beste pertsona batzuk identifikatzeko aukera ematen die, haiekin kirol-planak partekatzeko, lehiaketak sortzeko eta komunitate-erronketan parte hartzeko, horiekin ere hainbat sari lortzeko.

Wellk-en sartzean, gaur egun udalerrian eskaintzen diren kirol-zerbitzu guztiak ezagut ditzakete erabiltzaileek. Aldi berean, datu pertsonalekin erregistratzeko aukera eskaintzen du, egiten den jarduera mota edo egin nahiko luketena. Horrekin batera, beren kirol beharrak edo ordutegien erabilgarritasuna ere jasotzen da aplikazioan.Erramintak berak informazioa ematen du eta banaka gomendatzen du erabiltzaileak zer jarduera egin dezakeen, nola eta non eta zer ordutegitan egin dezakeen aukeratutako aktibitatea.

Welk-ek “benetako 4.0 kirol ekosistema” eskaintzen du, zeinaren bidez, bere bultzatzaileen arabera, “udalerriko kirol baliabide eta zerbitzuen sarbidea eta erabilera optimizatzea ahalbidetzen duen, kirol eskaintzari buruzko informazioa eskainiz eta bere erabileraren datuen boterea desblokeatuz”. Horrekin batera, beste abantaila bat ere badago: “praktikan komunitateak sortzen eta herritarren parte-hartzea sustatzen laguntzen du”. Aukera-sorta hori osatzeko, Wellk-ek aukera ematen die tokiko erakundeei datu “objektiboetan oinarritutako erabakiak hartzeko”, dioete bere arduradunek.

Hiru ingeniari gazte, Aritz Guinea, Joseba Martin eta Euken Ercilla, dira tresna berritzaile honen sortzaileak eta hirurei pasio berak batzen die: kirola eta teknologia. Beren webgunean azaltzen dutenez, proiektu honen helburu nagusia “biztanleria aktiboagoa sustatzea da, berrikuntzaren bidez ahalduntzea eta kirolaren bidez pertsonen arteko loturak sortzea”.

Euskal startupak hainbat udal, mankomunitate eta toki-erakunde ditu bezero eta aliatu. Hauek, interes handia erakutsi diete kirol- eta gizarte-jarduera elkartzen dituen tresna horretan. App-a doan deskarga daiteke App Store-n eta Play Store-n. Gainera, apliazioan 30 jarduera mota baino gehiago erregistratu daitezke eta bateragarria da Apple Health, Google Fit, Fitbit eta Stravarekin.

Wellk-i buruzko informazio gehiago nahi baduzu, bisitatu esteka hau.

well