Gaur Osakidetzako Mahai Sektoriala bildu da, eta sindikatu guztiak bertaratu dira, SME izan ezik. Bileran gai hauek jorratu dituzte, besteak beste: egonkortzeko EPEaren eta 2020-2021 EPEren oinarriak, garapen profesionalari buruzko Dekretua, EAGen egoera eta ospitaleratze-osagarria aplikatzeko irizpideak.
Bai Osakidetzak bai Osasun Sailak positiboki balioesten dute alderdi soziala elkarrizketarako eta akordiorako mahai sektorialera joatea, eta elkarrizketa-bideak eskaintzen jarraituko dute, Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalen baldintzak hobetzeko.