Gobernu Kontseiluak apirilean onartu zituen 2022an zinema-emanaldien eta zuzeneko musika-aretoen kudeaketaren eta zuzeneko musika sustapenaren profesional pribatuei zuzendutako COVID-19 laguntzak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialak gaur kaleratzen du deialdiaren ebazpena.
COVID-19ak eragindako osasun-krisiak kulturaren sektorean emanaldiak eskaintzen dituztenei eragin die bereziki, besteak beste, zinema-aretoetan eta zuzeneko musika-aretoetan aritzen diren kultura-profesionalei. Galera ekonomiko hori arintzen laguntzeko, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2 milioi euroko deialdia bideratu du zinema-emanaldietako eta zuzeneko musika-aretoen kudeaketako eta zuzeneko musika-sustapeneko profesional pribatuei laguntzeko. 500.000 euro zinema-emanaldien kudeaketako autonomoentzako, enpresentzako eta erakunde profesional pribatuentzako ziren eta 1.500.000 euro musika-aretoen kudeaketako eta zuzeneko musika sustapeneko autonomoentzako, enpresentzako eta zuzeneko erakunde profesional pribatuentzako.
Laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa izan da 2021eko ekitaldiko fakturazioan % 20ko murrizketa edo handiagoa izatea 2019ko ekitaldikoaren aldean. 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean jarduerari ekin dioten erakundeen kasuan, 2020ko ekitaldiko fakturazioa hartu da kontuan.
Guztira 32 eskari aurkeztu dira eta baldintzak betetzen zituzten 25 onartu dira: 11 zuzeneko musika-areto pribatuentzat eta musika sustatzaileentzat eta beste 14 zinema aretoentzat. Guztira 1.226.242 euro banatu dira laguntzetan.
Musika-aretoen kasuan dirulaguntza eskatu dutenen artean 2021eko ekitaldian, 2019ko ekitaldiaren artean %30eko galerak baino gehiago izan dituzte. Batzuek % 98 edo %70-era arteko galerak izan dituzte. El Infierno Dorado; Guajira Sicodelica; Albia Kafe-Antzokia; Vitamin Producciones; Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea; Santana 27; promociones Etxebarri-Ibiña; Borobila Ekoizpenak; Doka Kafe Antzokia; Klemark Espectáculos Teatrales; eta Urban Rock Concept izan dira dirulaguntza jaso dutenak. 3.000 eta 187.000 euro arteko laguntzak jaso dituzte.
Bestalde Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten Europako eta/edo Latinoamerikako zinema-emanaldietako autonomoei, enpresei eta erakunde profesional pribatuei zuzendutako 14 laguntza eman dira. Diruz lagundutako proiektuek jaso duten zenbatekoa kudeatutako pantaila kopuruaren araberakoa izan da. CIDESA, VESA, Multicines Gorbeia, Multicines Errenteria, Top 30, Gernikako Lizeo Zinema, Getxo Zinemak, ARETO, Programación areto, HTK film, SADE, DIFUSORA Bilbao, Soreasu Antzokia eta GOIKUS kudeaketa izan dira dirulaguntza jaso dutenak. 2019 eta 2021. Ekitaldien artean %40 eta %65 arteko galerak izan dituzte eta dirulaguntzetan 11.000 euro eta 110.000 euro artean jaso dituzte.