Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren laguntzen aurretiazko komunikazioak

MAE INBERTSIOA 2023

Irekiera-data: 2022/01/01

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko 2023ko programaren inbertsiorako laguntzak (MAE INBERTSIOA).

MAE INBERTSIOA laguntzen eragin sustatzailea bermatzeko eta 2023an mahastizaintza eta ardogintza sektorean inbertitzeko proiekturen bat duten sustatzaileen egikaritze-aurreikuspenak ez etete aldera, eskaera deialdia argitaratu aurretik jakinarazteko oinarrizko inprimaki bat gaitu da. Aldez aurreko jakinarazpena onartzeko, inbertsioen egoera egiaztatzen duen akta egin beharko da.

Aurreko komunikazioak TRAMITAZIO ELEKTRONIKOAREN bidez aurkez daitezke.

Eskaeraren ondorengo izapideak Nire karpetaren bidez egingo dira.

Aldez aurreko jakinarazpena ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Hala ere, kontuan hartu behar da bai eskabidea aurkezteko azken epea, bai deialdiaren gainerako xehetasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ofizialaren datuak barne, bai eskaera egiteko modua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren Aginduan ezarritakoak izango direla. Agindu horren bidez, mahastizaintza eta ardogintza sektorean inbertitzeko laguntzen programaren deialdia egiten da 2023. ekitaldirako.

HANDITU 2022

Irekiera-data: 2022/01/01

Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak (HANDITU 2022 programa).

HANDITU laguntzen eragin sustatzailea bermatzeko eta jarraian zerrendatutako gairen batekin lotutako inbertsio-proiektu handiren bat duten sustatzaileen egikaritze-aurreikuspenak ez etete aldera:

– Itunaren I. eranskinean jasotako nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak eraldatzea, garatzea eta merkaturatzea, arrantzako produktuak izan ezik.

– baso-produktuak eraldatzea, mobilizatzea eta merkaturatzea; zehazki, baso-jatorriko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko jarduerak.

– nekazaritzako, arrantzako eta akuikulturako produktuak, ur mineral naturala eta alkoholik gabeko edariak edo hartzitutako edariak nahastuta elikatzeko produktuak lortzea, ardoa izan ezik.

se ha habilitado un formulario básico de comunicación previa a la publicación de la correspondiente convocatoria. La admisión de la comunicación previa queda supeditada al levantamiento de un acta que certifique la situación de las inversiones.

Aurreko komunikazioak TRAMITAZIO ELEKTRONIKOAREN bidez aurkez daitezke.

Eskaeraren ondorengo izapideak Nire karpetaren bidez egingo dira.

Aldez aurreko jakinarazpena ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Hala ere, kontuan hartu behar da bai eskabidea aurkezteko azken epea, bai deialdiaren gainerako xehetasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ofizialaren datuak barne, bai eskaera egiteko modua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren Aginduan ezarritakoak izango direla. Agindu horren bidez,HANDITU laguntzen deialdia egiten da 2022. ekitaldirako.

Harremanetarako informazioa:

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Mari Carmen González

Telefonoa: 945 01 97 10

E-maila: [email protected]