Kontsumobide gazteei zuzentzen zaio webguena zabaldu berri duen Aholkuak atalarekin, sare sozialetako jardun aintzat hartzen duena

Kontsumobidek atal berri bat inplementatu du bere webgunean, Aholkuak izenpean, hasiera orrialdetik eskuragarri. Ekimen berri honen helburua da sare sozialetan biralak egin daitezkeen aholku errazak sortzea eta, horrela, kontsumoari buruzko kezketatik urrunago dauden xede-publikoko sektoreetara, gazteak alegia, iritsi ahal izatea.

Atal berriak hamar aholku ditu eta atal finitua da, inoiz ez ditu hamar aholku baino gehiago izango, bilaketa eta zabalkundean erraztasuna lehenesten delako. Kontsumobideren kexen eta erreklamazioen erregistroaren arabera aukeratzen dira aholkuak, gaurkotasunaren eta kontsumo-gatazka gehien sortzen dituzten gaien arabera. Horrela, atal honen hasieran, ondasun eta zerbitzuen kontsumoari aurre egiteko garaian gazteek dituzten kezka, erabilera eta ohiturekin zerikusia duten gaurkotasuneko gaiei buruzko informazioa eta orientazioa ematen da. Horien artean honako hauek nabarmentzen dira: on line erosketak, wifi publikorik ez erabiltzeko gomendioa, webgune seguruak erabiltzea, onartzen diren kontratuak ulertzeko denbora erabiltzea edo eskaintzak betetzeko eskatzea, publizitatea loteslea baita.

Atal honetan erabiltzen den hizkuntza erraza eta zuzena da. Umorearekin eta kontrastearekin jolasten da. Helburua da alderdi jakin batean arreta piztea, jakin-mina sortzea, erabiltzaileak, nahi izanez gero, aurrerago sakondu ahal izan dezan. Kontsumitzailearengan alerta piztea da helburua, kontsumitzailearen kontsumo-prozesuan jardunbide egoki bat sar dezan.

Aholku bakoitzak bere azpiatala du, eta webean bertan kontsumitu, partekatu eta abar daitezkeen hainbat pieza ditu. Aholku bakoitzean 2 bideo, 2 meme, 2 GIF aurkituko ditugu, podcast bat, zeinean modu lasaian eta didaktikoan informazio gehiago ematen den, eta, era berean, eragindako pertsonen benetako kasuak eta Kontsumobideren esku-hartzearekin izandako bilakaera erakusten diren.

Adibide gisa, tratamendu odontologikoen kate bat ixteak bi pertsonari eragin zien, eta nola izan zen haien kasuen bilakaera, hainbat ezaugarritako tratamenduak ordaintzeko kreditu-produktuak kontratatu baitzituzten.

Proiektua EJIErekin lankidetzan garatu da, eta Kontsumobide gazteekin konektatzeko eta kontsumitzaile berrien artean kontsumo arduratsu eta kontzienterako jarraibideak garatzeko garatzen ari den estrategiaren barruan kokatzen da. Azken horiek bultzatzen dituzte gehien kontsumo-modu berriak.

Proiektu honen lehen etapa kexa eta erreklamazio gehien sortzen dituzten alderdiak hautematea izan zen. Kontsumobiderentzat erronka izan zen, eta da, kontsumo-alderdiekiko kezka gutxien erakusten duen biztanleriarengana iristea. Horretarako, sareetako komunikazio-kodeak erabiltzea pentsatu da, umorea eta kontrastea erabiltzea alertak pizteko modu gisa.

Informazio gehiago:

https://www.kontsumobide.euskadi.eus/aholkuak/