Gaztemundu programaren 2022ko ediziorako deialdia egiten da. Euskadin egonaldi bat izango da, abenduaren 4tik (iristeko eguna) 2022ko abenduaren 20ra (irtetzeko eguna). Programa bi sexuetako gazteentzat da, 18 eta 35 urte bitartekoentzat, euskal etxeetako bazkideak direnentzat eta aurretik Gaztemundun parte hartu ez dutenentzat.
Edizio honen gaia gaur egungo Euskadiren ikuspegi bat eskaintzea da, bere bilakaera historikoarekin eta tradizio kulturalarekin lotuz, horretarako esanguratsuak diren tokietara bisitak eta prestakuntza-jarduerak eginez.
Parte hartu nahi dutenek, gehienez 3 minutuko bideo bat bidali beharko dute, euskal diasporari buruz duten ikuspegia azaltzeko, esaten Euskal Diaspora hobeto egituratzeko zer egingo duten, eta, halaber, Gaztemundu 2022an parte hartzeko hautagai egokia zergatik den azalduz.
Eskaerak (bideoa + eskatutako dokumentazioa, fitxategi informatikoak Internet bidez transferitzeko zerbitzu baten bidez bidal daitezkeenak) helbide elektroniko honetan aurkeztuko dira: [email protected]
Eskabideak aurkezteko epea irailaren 12an amaituko da, 24: 00etan (Euskadiko ordua).
Irudietan, Gaztemundu 2018ko neska-mutilak, Bermeora egindako bisitaren bi unetan: Gaztelugatxen eta itsas-herri honen Portu Zaharrean. Eta gero Arabako Errioxako ardoa dastatzen eta Olarizuko erromerian, Gasteizen.