Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Txaparrene pasealekuko zoladura berritzeko lanak egiteko proiektua. Ekialdeko Barrutiaren Batzarrak sustatuko proiektua da eta Udalaren Bide Publikoetako zerbitzuak idatzi du. Bere aurrekontua 999.692 eurokoa da eta 6 hilabeteko exekuzio epea du.
Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, zoladura berritzeari esker oinezkoen pasealekua hobetuko dela, eta gainera, auzotarren eskaerari erantzunez, eremuaren segurtasuna hobetuko duen bidegorria sortuko dela. Halaber, bertan dauden hainbat zerbitzu hobetu ahal izango dira.
Bretxa
Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio Bretxako HBPB-ren (PERU delakoa) Xehetasun Azterlanari. Eta azterlan honen helburu da, sotora sartzeko eraikinaren eta Bretxako eraikinaren atzealdean proiektatutako markesinaren – bertan baserritarren postuak jarriko dira – lerrokadurak eta bolumetria aldatzea.
Next Funtsak
Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du, “Donostiako euri-uren ta erreken ingurumen-kudeaketa jasangarria” egiteko emandako laguntza onartzea. Guztira 1.590.778 euroko laguntza jasoko du Udalak, hau da, proiektuak duen kostuaren %95 (onartutako proiektuak 1.674.504 euroko aurrekontua du).