Euroeskualdeko Ikus-entzunezko Lantaldea osatzen duten gobernuek eta lurraldeko kultura-agentziek, 2022ko “NAEN Euroreskualdeko Telesail” sariari amaiera emango diete irailaren 9an Gasteizko FESTVAL telebista-jaialdian Euroeskualdearen koprodukzioari eskainitako jardunaldi bat eskainiz.
Jardunaldia 12:00etan hasiko da, “NAEN Euroreskualdeko Telesail” Sarirako hautatutako serieen pitching saio batekin. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du EITBk zuzenean transmitituko duen biharamuneko galan. Hauek dira finalistak:
-
- Koldo Almandozen Pisukideak, Garabi Filmsek ekoitzia
-
- Isis Letterieren Saisons d ‘oiseaux, Novaminak ekoitzia
-
- Iban Rusinolen Kantuen kontrabandista, Kestuk ekoitzia
-
- Aritz Lazkanoren Parteras y Demonios, Skullmendik ekoitzia
-
- Irantzu Varela & Pablo Vikanderen Baile de Máscaras, Malutak eta Bixaguk ekoitzia
-
- Miren Berasategiren Kima & Amik, Loturak ekoitzia
Euroeskualdeari buruzko saioan, euroeskualdeko ikus-entzunezko koprodukzioen erronkei eta aukerei buruzko mahai-ingurua egingo da eta bertan ekoizleek, telebista-kateek eta erakundeek parte hartuko dute. Bertan izango dira:
-
- Itziar García Zubiri, ekoizlea eta moderatzailea
-
- Fernando Victoria de Lecea, ekoizlea
-
- Jérôme Vidal, ekoizlea
-
- Aintzane Pérez del Palomar, EITBko ordezkaria, antena eta koprodukzio eskubideen arduraduna
-
- Loïc Legrand, Kanaldudeko ordezkaria
-
- Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria
Izena ematea derrigorrezkoa da : [email protected]. Informazio guztia hemen.