Azarora arte antolatuko ditu Barakaldok industria ondareari eta itsasadarrari balioa emateko gasolinoz egingo diren ibilbideak

Beste 12 irteera antolatu dira: irailaren 4an, urriaren 5ean eta azaroaren 3an. Zabalik da dagoeneko izen-ematea, 010, udal webgune eta BarakaldoApp bidez, eta aurrez aurre, HAZen bulegoetara bertaratuta.

Azarora arte antolatuko ditu Barakaldok gasolinoz egiteko dozena bat ibilbide, industria ondareari eta itsasadarrari balioa emateko. Eusko Jaurlaritzak lagunduko du diruz ekimena, eta iraileko igandeetan eta urri-azaroko larunbatetan egingo da. Izen-ematea zabalik da dagoeneko www.barakaldo.eus webgunean eta appean. 010 zenbakira ere deitzea dago, bai eta HAZen bulegoetan aurrez aurre egitea ere.

Ibilbide gidatuak itsasadarraren ingurua ezagutzeko ez ezik, Barakaldo eta Ezkerraldea eratzeko historian izan duen garrantziaz jabetzeko ere izango dira. Ibilbidea Erandio eta Barakaldoko  itsasadarraren ertzak lotzen dituen Gasolinoz egiten dira. Irteeraren prezioa 2 eurokoa da. Erretiratu, pentsiodun, langabe eta 7-12 bitarteko adingabeek, ordea, euro 1 ordaindu behar dute.

Igande honetan, irailak 4, hasiko dira bisitaldiak, eta igande guztietan egingo dira: hilaren 11n, 18an eta 25ean. Urri-azaroan, berriz, larunbatetan: urriaren 18, 15, 22 eta 29an, eta azaroaren 5, 12 eta 19an.