Eusko Jaurlaritzak CAFen % 3 lortu du Finkatuz funtsaren bidez Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, S.A. (CAF) enpresaren akzioak merkatu jarraituan eskuratuta. Horrela, Finantzen Euskal Institutuaren mendeko finantza-tresna horrek sozietatearen % 1,76ren erosketa bideratu du, 17M €-ko balioarekin. Jarduera horrekin lortu du Eusko Jaurlaritzak % 3 hori, 2017an enpresaren % 1,24 eskuratu zela kontuan hartuta.
Finkatuz funtsa euskal enpresa handien errotzea sustatzeko eta indartzeko diseinatuta dago, eta jarduera horren bidez lortu da CAFen 602.552 akzio eskuratzea, 28,30 euro/akzio batez besteko prezioan. Guztira 17 milioi euro inguruko inbertsioa egin da.
Horrela, bere izaera estrategikoagatik eta euskal ekonomiarentzat duen trakzio-eraginagatik Euskadirentzat interes berezia duen sozietate baten kapital sozialean duen presentzia eta posizioa indartzen du Eusko Jaurlaritzak.