Abuztura arte 5.549,2 milioi euro bildu dira zerga itunduen bidez. Kopuru hori 2022ko ekitaldiko aurrekontuko guztirakoaren (8.386,9 milioi euro) % 66,2 da.
Iazko aldi berean bildutakoarekin (5.039,6 M€) alderatuz gero, urte arteko gehikuntza % 10,1 izan da: 509,6 milioi euro gehiago.
Zuzeneko zergak
Zuzeneko zergen bidez 2.870,9 milioi euro bildu dira, hau da, 2021ean baino 276,3 milioi euro gehiago: % 10,7ko gehikuntza .
Zuzeneko zergetan, PFEZen bilketak % 8,9 egin du gora (2.123,8 milioi euro), eta horren kontzeptuen artean gehikuntzaren handienak lanaren errenten gaineko atxikipenetan (2.044,9 milioi euro, % 6,3) eta jarduera profesional, enpresarial eta artistikoen ordainketa zatikatuetan (55,5 milioi, % 16) gertatu dira.
Sozietateen gaineko zergaren emaitza garbia % 22,7 gehitu da (570,3 milioi euro).
Beste alde batetik, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren bidez 50,1 milioi euro bildu dira, % 20,3 gutxiago, eta ondarearen gaineko zergaren bidez 78,3 milioi euro, iaz baino % 2,2 gutxiago.
Zeharkako zergak
Zeharkako zergen bidez 2.196,1 milioi euro bildu dira, 2021eko abuztura arte baino 110 milioi gehiago, hau da, % 5,3 gehiago.
Abuztura arte Bizkaiko Foru Aldundiak 2.111,1 milioi euro bildu ditu BEZaren bidez. Nolanahi ere, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiekin doikuntzak egin ondoren 1.467,6 milioi eurotara murriztu da. Guztira, iaz baino % 5,4 gehiago da.
Halaber, Bizkaian fabrikazioaren gaineko zerga berezien bidez 901,9 milioi euro bildu dira, eta barruko doikuntzen ondoren kopuru hori 601,9 milioi eurotan gelditu da. Guztira, % 3,9ko gehikuntza gertatu da. Fabrikazioaren gaineko zerga berezien artean, hidrokarburoen gaineko zergaren bilketan % 4,1eko gehikuntza gertatu da (503,3 M€), tabakogaien gaineko zergaren bilketan % 18,5eko gehikuntza (91,8 M€), eta elektrizitatearen gaineko zergaren bilketan % 68,8ko gutxikuntza (5,2 milioi euro bildu dira).
Tasak eta beste diru-sarrera batzuk
Tasak eta beste diru-sarrera batzuk 39,1 milioi euro izan dira guztira, iaz baino % 0,9 gehiago.
Estatuarekiko doikuntzak
Estatuarekin egin diren hiru hilean behingo bi doikuntzetan Bizkaiak 646,3 milioi euro jaso ditu BEZarengatik eta 203,2 milioi euro ordaindu ditu zerga bereziengatik.