Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donostiako Udalaren Administrazio Elektronikoari buruzko Erregelamenduaren 28. artikulua aldatzea, bere araudia egungo errealitatera egokitzeko eta bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jarri beharko diren kolektiboak zehazteko. Hauen artean, hautaketa prozesuetan parte hartzen duten pertsonak daude.
Honako hauek dira, zehazki, araudi berriak Udalarekin harreman elektronikoak izateko eskubidea eta betebeharra dutenak: pertsona juridikoak; nortasun juridikorik gabeko erakundeak; nahitaez elkargokide izatea eskatzen duen lanbide-jarduera egiten dutenak; Administrazioarekin harreman elektronikoa izatera behartuta dagoen interesdun bat ordezkatzen dutenak, eta administrazio publikoetako langileak, baldintza hori dela-eta haiekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.
Udalarekin elektronikoki harremanak izateko betebeharra jarduera ekonomikoak edo profesionalak egiten dituzten pertsona fisikoetara ere hedatzen da. Hala nola, banakako enpresariak edo autonomoak.
Goranzko joera hautaketa prozesuetan
Besteak beste, udaleko enplegatu izateko prozedura arindu nahi du neurriak, eta, horrela, hautagaiei gaitasun tekniko hori aurreikusten zaien deialdietan harreman elektronikoa erraztu.
Izan ere, hautaketa-prozesuen azken deialdietan, eta bide elektronikoa aukera bat izan arren, pertsonen % 90ak baino gehiagok telematikoki egin dute eskaera. Beraz, onartutako neurriak finkatu egiten du berez gertatzen ari zen joera.