1627/1997 Errege Dekretuaren eta 486/1997 Errege Dekretuaren arabera, bi metroko altueratik gora erortzeko arriskua daukaten lanek babes-ekipo bereziak behar dituzte. Neurri horrek ez du baztertzen baliabide egokiak erabiltzea altuera txikiagoetan lan egiten denean. Norbera babesteko ekipoak (NBE) erabili behar dira altuera erorketetarako, arriskuak ezin izan direnean saihestu banakako lana antolatzeko prozedura seguruen bidez, edo babes kolektiboak aurreikusten dituzten neurrien bidez.
Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak (INSST) apirilean argitaratu zuen 1.170 zenbakiko Prebentzio Ohar Teknikoa (NTP) ahalik eta modu seguruenean lan egiteko tresnei buruzko informazioa emateko: “NBEak erabiltzea altuera-erorketarako arriskua duten lanetan”.
Bertan deskribatzen dira, altuera-erorketetarako arriskua duten lan mota nagusien ezaugarriak, bai eta bakoitzean egokienak diren norbera babesteko sistemak ere. Kontuan hartu behar da lan mota berean irtenbide bat baino gehiago aplikatu daitekeela, arriskua duen kokaleku bakoitzak kontuan hartu beharreko inguruabar bereziak izaten baititu.
Segurtasun sistemak
Altuera-erorketak saihesteko edo geldiarazteko diseinatutako sistema guztiek gorputza heltzeko gailu bat dute, eusteko puntu batera konektatua. 1.170. NTPak honako hauek deskribatzen ditu:
– Erorketen kontrako sistema. Ez du erorketa askea eragozten, baina kolpearen indarra geldiarazi eta mugatzen du. Erori ondoren, zintzilik geratzen da baina erreskatea ahalbidetzen duen posizioan. Sistema honetan gorputza eusteko erabiltzen den gailu bakarra, erorketen kontrako arnesa da.
– Euste sistema. Euste sistemen funtzioa da, pertsona, erortzeko arriskua dagoen lekura iristea eragoztea. Erorketa librea saihesten du, baina ez dago diseinatuta hori geldiarazteko. Erorketen kontrako sistemen antzera, gorputza eusten duen gailu batek eta euste-puntu batera konektatutako sistema batek osatuta dago.
– Erreskate sistema. Erreskate sistema baten funtzioa da erori den pertsona leku seguru batera eramatea, autorreskatea egin ahal izateko. Normalean, erreskate sistemak jaitsiera operazioetan erabiltzen dira, baina altxatuz ere erabiltzen dira. Oro har, esan daiteke erreskate sistema bat honako hauek osatuta dagoela: gorputza eusteko gailu bat eta erreskate sistema bat euste-gailu bati konektatua.
NBEak aukeratu eta erabiltzea
Altueratik erortzeko arriskua duten lanak oso desberdinak direnez, kasu bakoitzean planteatu beharreko segurtasun-irtenbideak ere askotarikoak izango dira. NTPk, altuera-erorketetarako arriskua duten lan mota nagusien artean aipatzen ditu, plano inklinatuetan, dorre eta zutoinetan, lur-maldetan edo ezpondetan, tentsio edo suspentsio balibideekin egiten direnak eta, zuhaitzen inausketa eta mozketa, eta altuerako plataformetan edo erortzeko arriskua duten ertzetatik hurbil egiten direnak.
Amaitzeko, NTPk adierazten du alderdi orokor hauek kontuan hartu behar direla, altuera-erorketetarako NBEak aukeratu eta erabiltzeko orduan:
– Altuera-erorketetarako NBEak aukeratzeko, lanpostua ongi ezagutu behar da. Hori dela eta, hautaketa gaitutako pertsonalak egin beharko du baina betiere, langileen partaidetzarekin.
– Sistema baten osagai guztiak beteragarriak izango dira beren artean.
– Segurtasun sistema baten osagaiak aukeratzean, kontuan hartuko dira egin beharreko lanerako egokienak diren ohar ergonomikoak.
– Altuera-erorketeterako NBEak erabiltzen duen langileak, berariazko prestakuntza izan behar du.
Lanak altueran egiteko, salbamendu-plana eta prestakuntza praktikoa eduki behar dira.