BerriUPek, startupak azeleratzeko programaren 15. deialdian irabazle izan diren 2 proiektu hautatu ditu. Edizio berri hau Adinberri eta Rural Kutxa erakundeekin batera egin da. Aurtengo irabazleak Darwin Biomedical nafarra eta IngeVital donostiarra izan dira.
Bi enpresek 4 hilabeteko prestakuntza pertsonalizatua izango dute, eta 50.000 euroko inbertsioa jasoko dute Easo Ventures II SCR funtsagatik, beren produktua edo zerbitzua merkatuan balioztatzeko, BerriUp, Adinberri eta Rural Kutxak eskura jarriko dituzten tresnen bidez.
Darwin Biomedicalek erabilera partikularreko zein profesionaleko gailu medikoak diseinatu eta garatzen ditu, eta egunero erabiltzen diren gailuetan kostu txikiko adimen artifiziala ezartzen espezializatuta dago, balio handiko ekarpena eginez laguntza edo tratamendu mediko batean parte hartzen duten agente guztientzat.
Bestalde, IngeVital, bai egoitza-ingurunean bai etxean, bizi-presentzia urrunetik monitorizatzeko eta erorketak detektatzeko soluzio teknologiko bat da, pertsona horientzako berehalako laguntza mediko eraginkorra eskainiz.
Laura Ibeas, Ingevitaleko CEOaren hitzetan, “Azelerazio programak produktuaren garapen faseak modu eraginkorragoan antolatzen laguntzen dit, eta ezagutzen ez nituen bezeroekin komunikatzeko metodoak irakasten dizkit“.
Era berean, Adrián Jímenez Darwineko CEOak adierazi duenez, “Negozio gisa modu jasangarrian hazten ikasten ari gara, gure adinekoen bizitza ahalik eta eraginkortasun handienarekin hobetzea ahalbidetuko diguten bidean giza sareak eta sare profesionalak ezarriz”.
BerriUPek azelerazio programaren 15. deialdiaren finala ospatu zuen ekainaren 30ean Donostian, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan, programaz gozatuko duten proiektuak erabakitzeko. Bertan, 7 proiektu finalistek bere ekimenak ia 100 gonbidaturen aurrean azaltzeko eta epaimahaiaren galderei erantzuteko aukera izan zuten.
BerriUP-ri buruz:
2015ean sortua, Estatuan azeleragailu onena da Funcas 2021/2022 txostenaren arabera, eta Adinberri edo Gasteizko Udala bezalako eragile pribatuekin elkarlanean aritu da. Gaur egun, 45 mentore eta 36 enpresa baino gehiagoko sarea du, eta azelerazio-programan parte hartu dute Zuatzu Parkeko Donostiako egoitzan.
Adinberri-ri buruz:
Adinberri Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategia gauzatzen duen fundazio laguntzailea da, zahartze osasungarriaren zerbitzura dagoen berrikuntza-potentziala maximizatzeko. 3 urte hauetan 55 proiektu esperimental bultzatu ditu, 3.275.000 euroko inbertsioarekin. Erdiek negozio-ikuspegia dute, eta % 80k teknologia berriak aplikatzen dituzte.
Adinberriren eskutik, lurraldeak Europako erreferentziazko eskualde bihurtu nahi du ‘Silver Economy’ jarduera ekonomikoan.
Rural Kutxa-ri buruz:
Rural Kutxa, gertuko zerbitzuan eta bezeroarentzako aholkularitzan oinarritutako bere negozio-ereduari jarraipena emanez, 254 bulego ditu EAEn, Nafarroan eta Errioxan, eta, oro har, 947 langile. 560.000 bezero baino gehiagoren beharrei erantzuna emateko eta aholkatzeko ondo prestatutako langile-taldea da, produktuen eta zerbitzuen eskaintzari balio erantsi garrantzitsua emanez.