Gazteriaren Europako I. Gailurra – European Youth Summit (EYS) – Euskadin izango da, Bilbon. EYS gazteek eta gazteentzat antolatutako jarduera da.
Lau egunez, 18 eta 30 urte bitarteko parte-hartzaileak hartuko ditu, adituekin batera, Europar Batasunaren orainaldiari eta etorkizunari buruzko ideia berriak azaldu, eztabaidatu eta proposa ditzaten.
Ekimen honen bidez, testuinguru ezberdinetako gazteak bildu nahi dira, Europar Batasuna tokian tokitik globalera hobetzeko proposamenak elkarrekin azaldu, eztabaidatu eta sortzeko.
Hautatutako 6 gaiak, besteak beste, trantsizio ekologikoa, emantzipazioa eta langabezia edo identitate europarra dira. Egingo den lanaren eragina handitzeko, prestakuntza-tailerrekin batera joango da ekitaldia, eta tailer edo lantalde horietan gutxieneko ezagutza emango dute politiken sustapenaren eta eragin publikoaren eremuan.
‘Equipo Europa’ da gailurraren buru, eta Europako Batzordeak Espainian duen ordezkaritzaren, Akitania Berriko Euroeskualdearen, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Bilbao Berrikuntza Faktoriaren laguntza du, Mondragon Team Academy – Mondragon Unibertsitatea buru dela.
Equipo Europari buruz
Gehiago lortu nahi duen gazteria!
Gazteen Europako Goi Bilera gizartean eragin positiboa izateko diseinatuta dago, tokikotik hasi eta globalera arte.
Equipo Europa, Europa aldeko gazteen elkartea da, eta 2019an sortu zen, gazteen artean Europar Batasuna sustatzeko eta gazteen parte-hartze politikoa sustatzeko.
- 18 Ordezkaritza
- +3.200 Kide
- +15.000 Jarraitzaile
- +10 Proiektuak