Barakaldoko Imajinario Berria jaio da, bertako artisten obra eta historia jasotzeko gune birtuala

Barakaldok abian du jada Barakaldoko Imajinario Berria, nuevoimaginariobarakaldes.eus. Bertako artisten obra eta historia espazio birtual batean jasotzea helburu duen proiektu artistikoa da. Proiektua gaur goizean jarri da abian irudiarekin eta ilustrazioarekin lotutako hainbat diziplinatako 25 artistarekin, eta argazkigintzaren, ilustrazio bideo-artistikoaren, eskulturaren,  pinturaren eta hainbat tresna erabiltzen dituzten pertsona sortzaileen sormenari ere atea ireki zaio. «Gaur aurrera pauso bat ematen dugu gure hiri izaera, barakaldarren nortasuna, eratu duen ondare kultural hori bizirik mantentzeko. Iraganean eragin diguten autoreak; orainaldian eragiten ari direnak eta etorkizunean egingo dutenak. Horiek izango dira proiektu berriaren parte izango direnak», Amaia del Campo alkateak, proiektuaren arduradunekin batera, azaldu duenez.

Lehenengo 25 parte-hartzaileak lanengatik eta ibilbideengatik aukeratu dira, generoa eta diziplinak bezalako alderdiak zainduz, modu orekatuan ordezkatuta gera daitezen. Proiektua denboran zabalduz joateko ideiarekin hasten da, eta topaketa berriak sortzeko bidean, hitzaldiak, eztabaidak, erakusketak… garatuz. «Bide horretatik artisten arteko sinergiak sortzeko tresnak sortuko dira, pixkanaka Barakaldoko Imajinario Berrian parte hartzen dutenen kopurua zabalduz. Horrela  Barakaldoko kultura-ehuna ere handitu egingo da, eta herritarren artean horren zabalkundea eta ezagutza hobetuko da» zaldu du Del Campok.

Imajinario berria eratzen duten egileak

Barakaldoko Imajinario Berriaren nuevoimaginariobarakaldes.eus  helburu nagusietako bat lanen eta egileen memoria zaintzea da; egileen artean sinergiak sor daitezen sustatzea; udalerriaren egiletza eta sormena balioestea; Barakaldoko artea eta sorkuntza sustatzea; kulturaren balio ukiezinak sustatzea; udalerriko kultura garaikidearen eskaintza zabaltzea edo beste belaunaldi batzuk inspiratzea egile sortzaile horien ibilbideen bitartez.

Hauek dira Barakaldoko Imajinario Berria osatzen duten lehen eta lehen artistak: Asun Martínez, Jon Ferlop, Idoia Kareaga, Ander Soriano, Xandra Álvarez, Pi Ortiz, Javier Santurtún, Juan Crego, Elisabeth Perez, Evoke, Jesús Ángel Miranda, Sara Betula, Javier Angulo, Enia Díez, Iñaki Bilbao… Hurrengo asteetan emango dira ezagutzera gainerako egileen izenak.

«Beti esaten da inor ez dela profeta bere herrian. Hori ez da gertatzen Barakaldon, kulturan tokiko sormenaren aldeko apustua gure udalerriko kultura-politiken funtsezko zutabea izan da, da eta izango da beti. Geurea dena balioestea, baina kulturaren ikuspegi eta dimentsio zabalagoarekin, horrek aberastu egiten gaituelako, eta Barakaldoko imajinarioa Barakaldorako bisita-txartel duin gisa mantendu», esan du alkateak amaitzeko.