Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Olatz Garamendik Barakaldoko Makineria Egiaztatzeko Zentro Nazionalaren (CNVM) transferentziarako proposamena bidali dio Lurralde Politikako Ministroari. Horrela, Garamendi sailburuak, berak aurreratutakoaren haritik, Estatuko Gobernuari eskualdatze proposamenak bidaltzen jarraitzen du transferentzien prozesua bizkortzeko eta aurrera egiteko.
Bidalitako materiari dagokionez, Makineria Egiaztatzeko Zentroetan, laneko segurtasuna eta osasunarekin lotutako lanak eta zerbitzuak burutzen dira. Zehazki, makinen segurtasunarekin eta lan taldeekin, arrisku fisikoak, zarata, bibrazioak; arrisku kimikoak eta psikosozialak.
Beste gai batzuren artean, proposamenak Barakaldoko Makineria Egiaztatzeko Zentroaren eraikina Euskadiko Erkidego Autonomiaren esku uztea aurreikusten du.
CNVMren transferentzia Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin adostutako kronograman sartuta dago. Honekin jada sei dira Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari igorritako proposamenak transferentziei buruzko akordio batekin amaituko duen eskualdatze prozesuan aurrera egiteko. Itsasertzaren kudeaketaren, immigrazioaren, meteorologiaren, itsas salbamenduaren eta zinematografia babesteko funtsaren arloetakoak dira Olatz Garamendik igorritako sei transferentzia proposamenak. Azken urtean zehar bidali ditu proposamenak eta ez du erantzunik jaso.
Espainiako Gobernuak, transferentzien arloan, azken urtean, izandako gelditasuna dela eta bidali dira proposamenak. Une honetan, trenbideko garraioaren arloko negoziazioa bakarrik dago irekita.