Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea Taiwango Lan Ministerioko Laneko Segurtasun eta Osasun Administrazioko (OSHA) ordezkaritza batekin bildu da gaur Bilbon.
Topaketak balio izan du Asiako ordezkaritzari Lan Ikuskaritzaren funtzionamenduari buruzko informazioa helarazteko, eta gai horri buruz interes handia erakutsi dute, baita prebentzioari eta lan-osasunari buruzko gaiak ere.
Pérez Barredorekin batera, bileran parte hartu dute Osalaneko zuzendari nagusi Lourdes Iscarrek eta Lan Ikuskaritzako zuzendariorde Iciar Gonzálezek.