Daniel Solanak, Basquetourreko zuzendariak, mahai-inguru bat moderatuko du gaur, Turismoaren Munduko Eguna dela eta Turismoaren Munduko Erakundeak (UNWTO) Balin antolatu duen «lankidetza publiko-pribaturako bidea irekitzen» gaiari buruz.
UNWTOk Asiako herrialdea aukeratu du garapenaren funtsezko zutabe gisa turismoa onartzeko aldaketa nabarmentzeko.
Mahai-ingurua erakundeko kide afiliatuen bilkuraren barruan egingo da, eta horien artean dago Basquetour. Horrela, Basquetourreko zuzendaria, UNWTO-ren Zuzendaritza Batzordeko kide gisa eta, besteak beste, Euskadik “DTI Euskadi” proiektuan duen esperientziak babestuta, aipatutako panela moderatuko du. Bertan, Turismoaren Munduko Erakundeko kide afiliatu batzuek parte hartuko dute, nazioarteko hainbat tokitakoak eta profil profesional turistikoen aniztasunekoak. Mahai-ingurua erakundeko kide afiliatuen bilkuraren barruan egingo da, eta publiko guztiei zuzenduta dago, kide afiliatuak izan ala ez.
Balin Turismoaren Munduko Eguna ospatzea ezagutza eta esperientziak partekatzeko aukera berri bat da, norabide estrategiko berean, lankidetzako lanaren eta sinergiak sortzearen alde, turismo arduratsua garatzeko funtsezko zutabe gisa.
Turismoaren Munduko Eguna urtero ospatzen da, 1980tik aurrera, irailaren 27an. Erakundearen Estatutuak 1970ean onartu zireneko urtemuga da, eta, ondorioz, UNWTO ezartzeko bidea urratzen da.
Euskadin ere ekitaldiak antolatu dira data hori ospatzeko, eta Basquetourrek Deustuko Unibertsitateak eta HUB Gipuzkoa Turismoak (Gipuzkoako Foru Aldundia) antolatutako ekitaldian parte hartuko du. Turismo sektoreari eta Turismo Graduko ikasleei zuzendutako jardunaldia da, eta klima-aldaketaren aurkako borrokan Gipuzkoako ostatuei buruzkoa. Bertan, lurralde historiko horretako sektoreko eragile nagusietako batzuen ekimenak eta jardunbide egokiak ezagutaraziko dira.