Berriz ere zabaldu ditu Munoa Finkak ateak Munoa Bizi jaialdia ospatzeko ohiko atrakzio, musika eta antzerkiarekin

Irailaren 30etik, ostirala, urriaren 2ra arte, igandea, aisia-guneak sortuko dira familientzat aurpegi-margotzaile eta ile-apainketa setekin, eta Udal Musika Bandaren, Udal Kontserbatorioko taldeen eta Txistu Bandaren soinuekin

Munoa Palazioa eraberritu zuen Ricardo Bastida arkitektoa eta Horacio Echevarrietaren arreba Amalia Munoa jauregiko lorategietan barrena ibili dira, Munoa Bizi familiei zuzendutako aisia-jaiari azken ukituak emateko; asteburu honetan itzuliko da jaia, ostiraletik igandera, tradizio bihurtutako noria eta zaldiko-maldikoa, musika-emanaldiak, antzerkia, zirkua, aurpegi-margotzaileak eta abar eskaintzeko.  «Normaltasuna berreskuratuta dator gertakizuna, musukorik, edukiera mugarik eta bestelako murriztapenik gabe; beraz, ekitaldi berezia izango da», esan du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria arloko zinegotzi Nerea Canterok.

Hau dugu Munoa Biziren seigarrena, 2017 ekin baitzion bideari. Egindako ibilbidearen karietara, seigarren honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko Sailaren sostengua izan du.  Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde lehiakortasuneko eta Turismoko zuzendari Cristina Múgica izan da aurkezpenean, eta parte hartzera animatu ditu Barakaldo, Bizkaia eta inguruan turismoa egiten ari direnak.

Jaia ostiralean, hilak 30, hasiko da, eta asteburu osoan  Munoa parkeko hainbat tokitan jarriko diren ikuskizunak garatuko dira, Udal Kontserbatorioko taldeen, Udal Musika Bandaren eta Txistu Bandaren musikaz lagunduta, eta ipuin kontalariekin, zirku-ikuskizunekin, dantzarekin eta XX. mende hasierako giroa birsortzeko asmoz familiei zuzendutako antzerkiarekin. Gainera, ile-apainketako eta makillajeko karakterizazio-eremua berreskuratuko du, baita alderdi gastronomikoa ere, familia-animazioan espezializatutako artistekin.

«Gogoz itzuli da Munoa Bizi, gozatzeko, ondo pasatzeko eta Barakaldon dugun altxorra – 2016an Monumentu Multzo izendatutako Munoa Finka – ezagutzeko gogo biziz», gogoratu du Canterok.  «Hori baita gure programaren helburuetako bat, hain zuzen ere, Munoa finka eta jauregia bera   – gure ondare eta iraganaren sinboloak – jolasaren bidez ezagutaraztea», nabarmendu du zinegotziak, herritarrak gertakizunean parte hartzera gonbidatuz.

MUNOA BIZI PROGRAMA

  • OSTIRALA/VIERNES   30
    • 18:30
      • Munoa Bizi programaren hasiera / Apertura Munoa Bizi
      • Barakaldoko Udal Musika Bandaren emanaldia / Actuación de la Banda Municipal de Música de Barakaldo
    • 19:30. Erromeria / Romería. Amaia Dantza Taldea
  • LARUNBATA/SÁBADO   1
    • 11:30. Munoa Bizi programaren hasiera / Apertura Munoa Bizi
    • 11:30-14:30.
      • Feriako Arkitektura (noria, zaldiko-maldikoa) / Arquitectura de Feria (noria, tiovivo). Compañía Antigua i Barbuda
      • Karakterizazio-gunea. Ile-apainketa eta makillajea. / Área de caracterización. Peluquería y maquillaje. Panpotx
    • 12:00-13:00. «Burdinezko Bihotza». Musika eta dantza / Música y danza. Laguntasuna Elkartea
    • 17:00-20:00.
      • Feriako Arkitektura (noria, zaldiko-maldikoa) / Arquitectura de Feria (noria, tiovivo). Compañía Antigua i Barbuda
      • Karakterizazio-gunea. Ile-apainketa eta makillajea / Área de caracterización. Peluquería y maquillaje. Panpotx
    • 17:00-17:45. Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorio Profesionaleko perkusio-taldearen emanaldia. / Actuación del grupo de percusión del Conservatorio Profesional Municipal de Música de Barakaldo
    • 18:30-19:30. «Zirkus». Zirkua eta umorea/ Circo y humor. Malas Compañías (EUS)
    • 19:00-20:00. «Txistu-banda berria: Laukotea». Barakaldoko Udal Txistu Bandaren kontzertua / Concierto de la Banda Municipal de Txistus de Barakaldo
    • 20:30ak arte. Jan-edana eta giro-musika – Hasta las 20:30 h. Comida, bebida y música ambiente
  • IGANDEA/DOMINGO   2
    • 11:30. Munoa Bizi programaren hasiera / Apertura Munoa Bizi
    • 11:30/14:30.
      • Feriako arkitektura (noria, zaldiko-maldikoa) / Arquitectura de Feria (noria, tiovivo) Compañía Antigua i Barbuda
      • Karakterizazio-gunea. Ile-apainketa eta makillajea / Área de caracterización. Peluquería y maquillaje. Panpotx
    • 11:30-12.15. «Atzera begira dantzan». Musika eta dantza / Música y danza. Erreka-Ortu Euskal Dantza Taldea
    • 12:15-13:00. Kalejira erraldoiekin / Pasacalles con gigantes. Amaia Dantza Taldea
    • 13:00-14:30. «Concierto de electroswing». Adin guztietarako kontzertua / Concierto para todas las edades. Swingtronics
    • 15:00ak arte. Jan-edana eta giro-musika – Hasta las 15:00 h. Comida, bebida y música ambiente